Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Sala Graupera / Vivoplant

sala graupera mintegia

Albert Sala

Crta. N-II Km. 650.800, Apartat de correu 88, Sant Andreu de Llavaneres, Barcelona

asala@salagraupera.com

00 34 696 42 62 56

Espezialitatea

Lorezaintza iraunkorra / Landare mediterraneoa

Historia

Tradizio luzeko mintegia. Zuhaixka eta klima mediterraneoko landare bizikorren landaketan espezializatua.

Zergatik

Bilduma-landareen mintegitzat dugu gure burua, 400 erreferentzia desberdin baino gehiago lantzen baititugu. Batzuk oso komertzialak eta komunak, eta beste batzuk lortzeko zailagoak direnak.

Barietateak

20 erreferentzia baino gehiago dituen Protearen bilduma oso interesgarria dugu. Salbian ere 25 erreferentzia baino gehiago ditugu. Gure gogokoenak Pylica eriocides (bere landatartasunagatik) eta Boronia dira, loratzeko gaitasuna dutelako.

Beste azokak

2017an, Kataluniako Generalitateak, lorategi jasangarria garatzeagatik, nekazaritzako elikagaien sektoreko ekintzaile gazteari izendatutako lehen zaria eman zigun.

Multimedia