Atzealdea San Adrian (Leizarrate): neandertalen etxearen magia
San Adrian igarobidea mendizaleen artean betidanik aisi denbora pasatzeko ingurua izan da, baina bere historia ezagutzen al dugu?
Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Neandertalen garaitik hasita, 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte ere eta Brontze Garaia oso oparoa izan zen.
Ibilaldi gidatuan zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.
10:00etako bisita euskaraz izango da, eta 12:00etakoa, aldiz, gazteleraz. Ezinbestekoa da izena aurrez ematea, plaza mugatuak.
Informazio gehiago eta erreserbak:
943 80 21 87 / 688 62 36 09