Atzealdea Sara Etxea eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera

2023 / 12 / 03
Sara etxea eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera

Milaka bisitari igaro dira jada Ataungo Barandiaran museotik, zabaldu zuten 2010. urteaz geroztik. Oraingoan, eskaintza berezi-berezia prestatu dute, museoaz gain, Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea ere bisitatzeko aukera izango baitute herritarrek azaroaren 19an. Ataungo udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzarekin gauzatu den ekimen haonek abuztuan izan zuen abiapuntua.