Atzealdea Sara etxea eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera
2024 / 02 / 18
Milaka bisitari igaro dira jada Ataungo Barandiaran museotik, zabaldu zuten 2010. urteaz geroztik. Oraingoan, eskaintza berezi-berezia prestatu dute, museoaz gain, Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea ere bisitatzeko aukera izango baitute herritarrek urtarrilaren 21ean. Ataungo udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzarekin gauzatu den ekimen haonek abuztuan izan zuen abiapuntua.