Atzealdea Sara etxea eta Barandiaran Museoa bisitatzeko aukera
Bisita gidatua Ataungo San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museoan izango du abiapuntua goizeko 11:00etan eta, han, hasteko, Jose Migelen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez. Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dugu herri bidetik Sara etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko ditugu han. Joandako bidetik itzuliz, museoan emango zaio amaiera, bi ordu inguruko saioa osatuz.
Jose Migel Barandiaran erbestean bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), Lapurdin bizi ere, horietako hamahiru Sara herrian. 1953ko urrian itzuli zen jaioterrira eta Murkondo auzoan Sarako Bidartea etxea eredutzat hartuta egindako etxean eman zituen hil arteko urteak (1991), Pilar ilobarekin.