Atzealdea Sartu kobara!
Lizarrustiko parketxetik abiatuta, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaituen bideari ekingo diogu. Paseatzeko leku eizn aproposagoa da garai batean animaliek tiratutako bagonetak ibiltzen ziren bide lau hau. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko ditugu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko gara.
Handik gertu, zailtasunik gabeko espeleologia esperientzia bat bizitzeko aukera izango dugu. Hagin baten azpian kokatzen den Lareoko kobazuloan barneratuko gara. Aspaldi gure mendiotan bizi izandako gizakien azalean jarri ahal izango gara estalaktitatz eta estalagmitaz inguratuta gauden bitartean.
Lur azpiko altxor hauek ezagutzeko, Aralarko parketxeak plan eder hau proposatzen dizu familian edo lagun artean egiteko. Izena ematea beharrezkoa da, plazak mugatuak dira.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
943 18 03 35 / 688 89 50 69
lizarrusti@gipuzkoanatura.eus