Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Sustrai mintegiak

sustrai mintegiak

Fulgen Sútil Llona

Paraje Legardia, diseminado, 31.174 Etxarri- Etxauribar. Nafarroa

navegamos@viverossustrai.com

00 34 649 83 01 38

Espezialitatea

Landare bizikorrak eta gramineoak

Historia

Duela 30 urte hasi ginen bertako landareak, hainbat formatu eta erabilera desberdinetarako landatzen (basoberritze eta nekazal lurren birlandaketa, heskaiak, herri lanak, etab.). 2003. urtean, azokarekin batera, landare apaingarrien mundura birziklatzen hasi ginen. Gaur egun, landare bizikor eta gramineoen 350 espezie eta barietate baino gehiago ditugu. Gure asmoa landare barietate hau eskainiz, mantentze-lan gutxiago eskatzen duten lorategi egonkorrak planteatzea da. Aldi berean, aniztasuna eta kolorea eskainiz. 

Zergatik

Eskaintzen dutenagatik interesgarriak iruditzen zaizkigun landareak lantzen ditugu. Mintegi orokorra gara. Guretzat aniztasuna oso garrantzitsua da. Gure helburua, artisau-erara, ezagutzen ditugun landareak aurkitzen, proposatzen eta zabaltzen jarraitzea da.

Barietateak

Proposatzen dugun lorezaintza aniztasunaren ideian oinarritzen denez, barietate bat edo besteagatik hautua egitea ez da erraza. Batez ere, haien arteko kontrasteak protagonismoa ematen dienean. Bat edo beste aipatzearren, hostak, poligonatumak, geumak, edo tricyrtiak udazkenean, salbiak, askotariko gramineoak...

Beste azokak

Iturrarango Landare Berezien Azokan eta udazkenean Bilbon ospatzen den azokan hartzen dugu parte.

Iruñeko eta Lizarrako KM0 azoketan ere parte hartzen dugu.

Multimedia