Atzealdea Talorik onena norberak egindakoa!
2025 / 04 / 13

Agorregiko burdinola eta errotetako bisita biribiltzeko, Iturraran Parketxean, norberak bere taloa egin eta jateko aukera izango dugu apirilaren 13an. Agorregiko bisita, euskaraz, 11:00etik 11:45etara izango da eta parte hartzaileek Iturraran Parketxera lasai itzultzeko denbora izan dezaten, talo tailerra 12:30etik 13:45era egingo da.
Erreserba egitea beharrezkoa da: 943 83 53 89/iturraran@gipuzkoanatura.eus
Jarduera euskaraz egingo da. "