Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Thierry DUVAL

thierry duval

Thierry Duval

1206 route de Launac 31330 SAINT CEZERT

thierry.duval53@orange.fr

00 34 687 11 48 04

Espezialitatea

Uretako eta zingiretako landareak

Historia

1998an sortu nuen mintegia, hezegune eta uretako landareekiko dudan grinak bultzatuta.

Zergatik

Hezeguneekiko interes pertsonalak bideratu nau bilduma hau sortzera. Uretako eta hezeguneetako landare barietate sendoa eta jasangarria helarazten saiatzen naiz. Biotopo orekatu baten ezaugarri berak sortuz.

Barietateak

Dudan landarerik arraroena edo maiteena Butomus Umbellatus da, liluragarria iruditzen zaidalako eta gainera, desagertzeko arriskuan dagoelako.

Beste azokak

  • Castanet
  • Saucat
  •  La salicaire
  • Abbaye nouvelle

Multimedia