Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Todoplant bulbosas

sudafrikako erraboilak

Juan

Sevilla

todoplant@gmail.com

00 34 652 85 83 73

Espezialitatea

Hego afrikako erraboilak eta pelargoniumak

Historia

Dena 2009an hasi zen, beste bildumagilei landare eder hauek ezagutu eta gozatzeko aukera ematea zen nire helburua.


Hasiera ez zen erraza izan. Landare mota hauen landaketa ez ezagutzeak bidea ez zuen erraztu eta beste mota bateko landareetara ohitua zegoen publikoarengana iristea eta landare berezi hauek ezagutaraztea lan arduratsua izan zen.


Instalazioak txikiak diren arren, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzen da.
Urtero, gero eta espezie gehiago eskaintzen zaizkie bildumagileei. Erraboila guztiak gure hazi propioetatik lortzen dira. Eskuz polinizatzetik hasi eta  erraboila tamaina egokira iritsi arteko prozesu guztia ahalik eta arreta eta dedikazio handienarekin egiten da.

Zergatik

Espainian eta Europan lortzen errazak ez diren landare ezohikoak eta ederrak landu ahal izateagatik eta beste bildumagile batzuekin esperientziak, dedikazio-urteak, akatsak eta gozamena elkarbanatzeko nahiarekin.

Edertasunagatik, tamainagatik, hostoengatik, loreengatik... erakartzen gaituzten eta gure lurraldean ezohikoak diren landareak dira bildumako landareak.

Barietateak

Daubenyqk, massoniqk eta ferrariak, adibidez. Landarerik maitatuenak berriz, Geissorhiza radians eta lapeirousia oreogena.

Beste azokak

  • La Paloma Parkeko Landare Berezien Azoka (Benalmadena)
  • Burjassoteko orkidea azoka
  • Bost kontinenteetako landareen azoka.
  • KAKTUSEN ETA LANDARE SUKULENTEN NAZIOARTEKO AZOKA (Rosaleda,Madril)

Multimedia