Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Tropic Flore

Tropic Flore

Daniel Leveque

route de Bagnéres, 65100 Arcizac-Ez-Angles, Francia

tropicflore@wanadoo.fr

00 33 633 81 12 49

Espezialitatea

Bromeliak &Tillandsia

Historia

1989az geroztik, Tillandsia generoko eta bromelia lurtarrak eta epifitoak landu, ugaldu eta merkaturatzera espezializatua dago mintegia.

Bilduma hau, urteetan zehar landare epifitoen, tillandsien eta beste bromelia batzuen inguruan burututako lan eta behaketa sakonaren emaitza da.

Nire pasioa partekatzeko nahiarekin eta publiko orokorraren jakin-mina pizteko helburuarekin, tillandsia-espezie ugari eskaintzen ditut. Landare hauen portaerak, beraien ezohiko eta aldi berean forma dibertigarriek, haien loreen edertasunak eta kolore biziek, landareen munduko "objetu" berezi eta paregabe bihurtzen dituzte.

Ia 300 m2 dituen negutegia dugu eta lorategi txiki bat ere bai, eta bertan, 250-300 espezie eta barietate inguru ekoizten ditugu.

Zergatik

Landare mota hauekiko nire zaletasunak, bilduma erakargarri bat eraikitzera bideratu nau.  Bilduma honetan, espezie botanikoak, hibrido naturalak eta laboratuak jasotzen dira.

Barietateak

Denak dira bereziak.

Multimedia