Txori-kantuak ezagutzeko txangoa Arantzazun

2022 / 04 / 30
Txori-kantuak

Arantzazuko Parketxeak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du aurten ere eta datorren larunbatean, apirilaren 30ean.

Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, Parketxearen barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren, ibilaldia izango da zailtasunik gabekoa. Bidean zehar, gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olanok basozaindariak. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.