Atzealdea Udako abentura berriak Listorretan
Urtero legez, Aiako Harria natura-parkean, Errenterian dagoen Listorretako aisia-gunea ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera berezi antolatu ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoako Parketxe Sareak, “Udako abenturak Listorretan” izenburuarekin.
Aurten uztailaren 17an, ostirala, saguzarren mundu harrigarria hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugu Lander Olasagasti adituaren eskutik. Oinarrizko azalpenak emateaz gain, detektagailu berezi batzuk erabiliz entzuteko aukera izango da, baita, ingurunea adi behatuz gero, haietakoren bat ikusteko ere.
Abuztuaren 8 eta 29an, aldiz, Aiako Harria natura-parkea ezagutzeko jarduera bat antolatu da. Listorretatik hasita, parkearen altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dugu ibilaldi motz baten bidez. Azalpenak gazteleraz emango dira.
Nahitaezkoa da aurrez izena ematea (943 49 50 69 / 688 895 068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus).
