Atzealdea Udako abenturak Listorretan: Ibilaldi gidatua
2025 / 08 / 29

Urtero legez, Aiako Harria natura-parkean, Errenterian dagoen Listorretako aisiagunea ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera berezi antolatu ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako Parketxe Sareak.
Abuztuaren 10ean eta 29an, Aiako Harria natura-parkea ezagutzeko txango gidatu bana antolatu da, Listorretatik hasita parkearen altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango da ibilaldi motz baten bidez. Doainik izango dira eta gaztelaniaz. 11:00etan abiatuko da Barrengoloiako etxola ondotik.