Atzealdea Udako ikastaroak (EHU): Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara
Jose Migel Barandiaranek bere bizitzan ikerketa lerro nagusi hauek landu zituen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala eta Mitologia. Euskal Herriko hainbat herritan egindako landa-lanei esker XX. mendearen lehenengo erdi aldean baserrietan bizi zen giroa ezagutu ahal dugu (familiaren ezaugarriak, janariak, lan-motak, baserriko lanak eta tresnak, ohiturak, festak, etab.) eta gainera, oraindik tarteka-tarteka eskualde batzuetan berreskuratu zitezkeen mito, elezahar, ipuin, etab. Bestalde, mendietan aurkitu zituzten trikuharri eta kobetan egindako lanei esker gaur egun ezagutzen ditugun historiaurrearen oinarriak jarri ahal izan zituen.
Udako ikastaro honetan XX mendean Euskal Herriak eduki duen ikertzaile garrantzitsuenetakora hurbilduko dira hizlariak. Bertan J.M. Barandiaranen landa-ikerketak, obra eta pentsamendua arakatuko dira eta euskal kulturaren ezagutzan eta gizartean izan zuen eragina.
Informazio gehiagorako eta ikastaroan izena emateko klikatu hemen.