Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Viveros Balantium

vivero balantium

Antonio Varela

Avda.de Esteiro 1-3,Esc B,1°B, A Coruña

info@balantium.com

00 33 638 59 44 88

Espezialitatea

Zuhaitz formako iratze edo garoak

Historia

Landare Berezien Azokako beste hainbat partaideren gisa, gure historia landare hauekiko pasio-zaletasunean datza. 

Gaur egun, mintegia sortu eta bost urtera, zaletasunean oinarrituta jarraitzen dugu.

Zergatik

Landare hauekiko dugun zaletasuna partekatzea gustatzen zait eta bezeroei lorategi lasaigarriak sortzen laguntzea.

Barietateak

Espezie batzuren ugaltzeko zailtasunagatik, beste batzuk hazkunde oso motela dutelako, eta beste batzuk pentsaezinezko koloreak dituztelako. Guztiek dituzte beren berezitasunak.

Beste azokak

Leioako ferian parte hartzen dugu, baita Torrelavegan ere udaberrian. Galizian landaketa azoka batzuk egiten ditugu, baita landa azokak ere, hala nola Padróngo landare azoka.

Gure proiektu batek (Antiquum et aeternum) Limako Ponte lorategien nazioarteko jaialdian saria jaso zuen, 2019ko edizioan.

Multimedia