Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Viveros el Jardin
Historia
Mintegi bat jartzearen ideia 1990ean hasi zen loratzen. Orduan loradenda bat genuen eta nik lorezaintzako lanak ere egiten nituen.
Beti gustatu izan zait ereitea eta landareak hazten ikustea eta mintegia loradendarentzat eta nire loratzaintzako lanentzat osagarri izan zitekeela iruditu zitzaidan. Hasieran ohiko landareak landatzen hasi ginen eta, denborarekin, lorategietan beti landare mota berdinak landatzen zirela ohartu nintzen eta orduan hasi nintzen landare desberdinen bila. Lagun batek landare tropikalen kimu eta haziak oparitu zizkidan eta horrexek eman zidan landare mota hauetan espezializatzeko aukera.
Zergatik
Bildumako landareak, ohikoak ez diren landareak dira eta batzuk aurkitzea eta lantzea zaila izan daiteke.
Barietateak
Colocasiak , Begoniak, Bromeliak... Orokorrean denak.