Atzealdea Yoga eta soinu harmoniatsuak naturan Iturraran Parketxean, irailaren 28an

2025 / 09 / 28
yoga kartela

Pagoetako parke naturalaren barrenean sartuko gara yin/yang yoga praktikatzera. Chakra edo gorputzeko energia zentru ezberdinetan zentratuko da praktika, arnasketak eta posturak modu kontzientean landuz. Saioa, tibetar eta kuartzozko katilu, gong eta sruti box-aren bibrazio sendatzaileek indartuko dute, besteak beste. Soinuz inguratze horrek, gorputza, burua eta espiritua harmonizatzen lagunduko baitigu, oreka osora gonbidatuz.

Erreserba egitea beharrezkoa da.

Prezioa: 35 euro pertsonako

Ordutegia: 10:00h-12:30h