Atzealdea Zatoz ogia egin eta jatera: eskuak bete ore Iturraran Parketxean Urriaren 25ean
Urriaren 25ean, familia edo lagun artean goiz desberdin bat pasatzeko proposamen ezin hobea dugu Iturraran Parketxean. Natura, tradizioa eta sukaldaritza uztartzen dituen esperientzia praktiko eta dibertigarria prestatu dugu Iturraran Parketxean.
Zer egingo dugu?
Lehendabizi, norberak bere oreari forma emango dio. Ogiak labean egosten ari diren bitartean, ibilaldi gozagarri bat eginez Agorregira gerturatuko gara errota funtzionamenduan ikustera. Errotatik bueltan, norberak bere ogi beroa jaso eta dastatzeko aukera paregabea izango du!
Jardueraren xehetasunak:
-
Data: urriak 25
-
Ordua: 10:30 - 13:15h
-
Hizkuntza: euskaraz
-
Lekua: Iturraran Parketxea (Pagoeta natura-parkea)
-
Prezioa: Helduak 7€ | Umeak 5€ (1-12 urte)
Erreserbak eta informazioa:
Plazak mugatuak dira, beraz, ezinbestekoa da aurrez izena ematea:
-
Telefonoa: 943 83 53 89
-
E-posta: iturraran@gipuzkoanatura.eus
