Atzealdea Talorik onena norberak egindakoa!

2026 / 08 / 14

Ba al dago talo egin berri-berria eta gainera zeuk egindakoa baino gauza gozoagorik? Abuztuaren 14ean eta 21ean, Iturraran Parketxean, eskuak irinez zikindu eta talogile trebe bihurtzeko aukera izango duzue.

Zer egingo dugu?

Guk orea puntuan eta prest emango dizuegu. Zure txanda izango da orduan: orea eskuen artean nola zabaldu ikasiko duzu, "kolpe, kolpe, kolpeka" forma borobila eman arte. Behin zabalduta, guk erreko ditugu segurtasun osoz, zeuk dastatu ditzazun. Goiz dinamikoa eta oso dibertigarria familia osoarentzat!

Informazio praktikoa:

  • Eguna: abuztuak 14 eta 21.
  • Ordutegia: 13:00 – 14:00.
  • Hizkuntza: euskaraz eta gazteleraz.
  • Prezioa: helduak 8€ / Umeak (1-12 urte) 6€.
  • Lekua: Iturraran Parketxea (Pagoeta natura-parkea).

Erreserbak: plaza mugatuak! Eman izena lehenbailehen:

  • 943 83 53 89
  • iturraran@gipuzkoanatura.eus
  • www.gipuzkoanatura.eus
talo tailerra kartela