Atzealdea Zuhaitzekin hizketan

2024 / 04 / 27
Zuhaitzekin hizketan

Zuhaitzak bizi dugun paisaiaren parte dira. Oso leku garrantzitsua betetzen dute gure kulturan. Itzala ematen digute, bakea transmititzen digute eta gure mendiei zein parkeei kolorea ematen diete. “Zuhaitzekin hizketan” izeneko jarduera honen bidez, gure basoetan bizi diren eta gertuen ditugun arbolak identifikatzen ikasiko dugu, haien istorio harrigarriak entzuten ditugun bitartean.

Jarduera familiei zuzenduta dago; Zegamako Arboretumeko zuhaitzen artean burutzen da paseo bat emanez. Zuhaitz batzuen bitxikeriak, istorioak, balore naturalak eta kulturalak ezagutarazi nahi ditugu; eta, bide batez, etxeko txikienak beren ingurune naturalera hurbildu. Anduetza parketxean dagoen egur bilduma eta xiloteka balioan jarriko da ere zentzumenak erabiliz!