Atzealdea Zuhaitzen istorio harrigarriak

2023 / 08 / 13
Zuhaitzen istorio harrigarriak

Zuhaitzak bizi dugun paisaiaren parte dira. Oso leku garrantzitsua betetzen dute gure kulturan. Itzala ematen digute, bakea transmititzen digute eta gure mendiei zein parkeei kolorea ematen diete. “Zuhaitzen istorio harrigarriak” izeneko jarduera honen bidez, gure basoetan bizi diren eta gertuen ditugun arbolak identifikatzen ikasiko dugu, haien istorio harrigarriak entzuten ditugun bitartean.

Jarduera familiei zuzenduta dago; Zegamako Arboretumeko zuhaitzen artean burutzen da paseo bat emanez. Jolasaren bidez, zuhaitz batzuen bitxikeriak, istorioak, balore naturalak eta kulturalak ezagutarazi nahi ditugu; eta, bide batez, etxeko txikienak beren ingurune naturalera hurbildu.

Zegamako Arboretuma, Anduetza parketxearekin berarekin batera, hazten joan da 2003. urtetik ona. Aisialdirako aurreikusita dagoen parke hau, gaur egun hainbat zuhaitz ederren bizilekua da. Denak Aizkorri mendilerroaren ikuspegi zoragarriez bilduak dira.