Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

Historia
Landare ekoizlea. Bougainvillea, jazminak, askotariko geranio, begoniak, mentak eta plechus bildumak ditu.
Beste azokak
- Hileko lehen larunbata: Donostia - Amara - Plaza Easo
- Hileko bigarren larunbata: Hernani - Plaza Berri
- Hileko azken aurreko larunbata: Donostia - Gros - C./ San Francisco
- Hileko azken larunbata: Antiguo - Plaza Gaskuña
Ordutegia: 9:00h. - 14:00h.