Landare Berezien Azoka
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Aiako Udalerriaren helburuetako bat, inguruan ematen diren ohiko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Helburu honi loturik jarri zen abian 2003an Landare Berezien Azoka, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu zitzaten.
Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen. 2020an, pandemia dela eta, azoka adinez nagusi egingo zuen ekitaldia bertan behera gelditu zen. 2021an, aurrez aurreko Landare Berezien Azokarik egin ezin zenez, www.gipuzkoanatura.eus web gunearen bidez azoka birtuala ospatu zen. Urte guzti hauetan egindako lanaren ondoren, azokaren zain irrikitan egoten den publiko zabal bat sortzea lortu da eta hauekin dugun harremanari eutsi nahian, bai erosle baita mintegizale parte hartzaileekin ere, 2022an aurrez aurreko Landare Berezien Azoka ospatzeari ekingo diogu berriz.

Guzti hori aurreikusita, Landare Berezien Azoka adinez nagusi bihurtuko duen ekitaldia, 2022ko Apirilaren 23an eta 24ean burutuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan (Pagoeta Natura Parkea, Aia, Gipuzkoa).
Hitzordu berde honi jarraiki, urtero Iturraranera beraien altxor partikularraren bila gerturatzen diren zaleei, azokara berezi honetara gerturatzeko gonbidapena luzatzen diegu. Aurrez aurre maxixatu, usain eta kolore ezberdinez goxatu eta gustuko duten pedigridun landarea eskuratzeko aukera izango dute.
2022ko Landare Berezien Azokako kolore bizi eta usain goxoak Euskal Herriko eta mundu guztiko zirrikitu guztietara heldu ditezela.