Arantzazu aterpetxea
Arantzazuko parketxearen aldamenean dagoen aterpetxe berrian ikastetxeek eta helduen taldeek egonaldiak egin ditzakete. Nahi adina egun igarotzeko aukera dago eta ekintzen egitaraua beharretara egokitzen da. Hain zuzen, egunez ingurumen hezitzaileekin hezkuntza jarduerak burutu daitezke. Ostalaritza zerbitzuko arduradunek gosariak, bazkariak eta afariak bideratzen dituzte.
Lizarrusti aterpetxea
Lizarrustiko parketxean bertan dagoen aterpetxean ikastetxeek eta helduen taldeek egonaldiak egin ohi dituzte. Nahi adina egun igarotzeko aukera dago eta ekintzen egitaraua beharretara egokitzen da. Hain zuzen, egunez ingurumen hezitzaileekin hezkuntza jarduerak egin daitezke. Ostalaritza zerbitzuko arduradunek gosariak, bazkariak eta afariak bideratzen dituzte.
Agorregi
Agorregiko burdinola eta errota hidraulikoen gunea oso egokia da industriaurreko ondarea ezagutzeko.
XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailaketa gaur egun martxan ikusi daitezke.