Aparkalekuak: Pagoeta Parkearen inguruan 2 aparkaleku gune antolatuko dira: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azoka gunera.

Autobus ordutegia azoka gunera: aparkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:15tan aterako da, azkenekoa 16:45tan. Azoka gunetik aparkalekuetara azkena 18:15tan.

Trenez datozenentzat: Zarauzko Euskotren tren geldokitik (San Pelaioko geralekua) autobus zerbitzua egongo da azoka gunera. Autobus geltokia suhiltzaileen biribilgunean kokatuko da, San Pelaioko geralekutik 5 minutura oinez. Lehendabizikoa 09:23tan aterako da Zarauztik azoka gunera eta 14:23ak bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:23tan.

Azoka gunetik Zarautzerako itzulerako lehendabiziko autobusa 10:45tan izango da. 13:45ak bitartean orduerdiero izango da eta gero orduero, azkena 17:45tan.

  • Donostia-Zarautz trena, Zarautzera orduero 20 minututan iristen da. Ordutegia
  • Bilbao-Zarautz trena, Zarautzera orduero 08 minututan iristen da. Ordutegia

Garraio publikoa: UK08 Zarautz-Aia

Azokako ordutegia: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte

Sarrerak: sarrera-prezioa 5 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohain) eta azokaren atarian egongo dira salgai. Prezio honek barne hartzen ditu:

  • Aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria.
  • Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa.
  • Sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoko gainontzeko sarbideak itxita egongo dira 2 egun hauetan.

Animaliak: azoka gunean txakurrak sar daitezke, baina lotuta eraman behar dira eta erreparoz zaindu. Petsona bakoitzeko txakur bat baino gehiago ez da onartua izango. Hala ere, ez dira egun egokienak txakurra ekartzeko, jende asko biltzen da eta jende artean urduritu egiten dira.


 


 


 

Pdf formatuan jeitsi