Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 22. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 25ean eta 26an egingo den 22. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 51 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Ah! la ferme des saveurs
Bildumako baratza landareak Landare usaindunak Landare erabilgarriak
Informazio gehiagoPépinière Côte Sud des Landes
Acer palmatum Zuhaitz eta zuhaixka bereziak Itzalpeko landareak
Informazio gehiago