Flyschenea

Zumaia, Deba eta Mutriku arteko itsaslabarrak gure planetaren historiaren 60 milioi urtetako informazioa gordetzen du. Egitura geologiko horri Flysch izena ematen zaio. Aipatu hiru udalerriek Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute, 2010 urteaz geroztik Europako eta Munduko Geoparkeen Sarean barneratuta dagoena eta 2015 urtean UNESCOren Munduko Geoparkea izendatu zutena. Hango ekosistema aberatsa eta konplexua da (200 espezie inguru bizi dira). Eremu hori Biotopo Babestua izendatu zen 2009an. Flyschenea Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscharen interpretazio zentro nagusia da eta ZUMAIAKO UDALAren jabetza da. Interpretazio zentroa Zumaiako Udal Hiltegia izan zenaren eraikinean dago. Gutxi gorabehera 300 m2-ko azalera du oinplanoan, eta bi altuera ditu: beheko solairua eta lehen solairua. 2026an erabat birmoldatu du interpretazio zentroa ZUMAIAKO UDALAK.

Flyschenea Euskal Kostaldeko Geoparkearen flyscharen interpretazio-zentroa da, eta Deba Zumaia itsasertzeko zatiko Paisaia Babestuaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Planean dago aitortuta, bisitariak hartzeko eta naturgunea interpretatzeko azpiegitura nagusi gisa.

Flyschenea erabat lerrokatuta dago Gipuzkoako Foru Aldundiak, naturgunea kudeatzen duen organoak, sustatzen dituen ikerketa, dibulgazio eta kontserbazio ekimenekin.

Flyschenea Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen azpiegitura garrantzitsuenetakoa da. Zumaiako Udalak, Deba eta Mutrikukoekin batera, Geoparkearen aldeko apustu sendoa egin dute garapen testuinguru gisa. Horrenbestez, Flyschenea interpretazio zentroa Geoparkearen estrategiarekin eta irudiarekin lerrokatuta dago.

Interpretazio zentroa Zumaiako Udal Hiltegia izan zenaren eraikinean dago, 1906ko estilo modernistako eraikinean. Gutxi gorabehera 300 m2- ko azalera du oinplanoan, eta bi altuera ditu: beheko solairua eta lehen solairua.

Beheko solairua: sarrerako hall handi bat dago bertan; bada bisitariak hartzeko mostradorea han. Erdiko areto horretatik flyscharen sarrera aretora sartzen da, non formatu handiko ikus-entzunezko bat dagoen, baita geoparkeko informazio turistikoko aretora ere, non denda ere badagoen. Beheko solairuan komunak, lantegi-gela eta lehen solairurako sarbideak (igogailua eta eskailerak) ere badira.

Lehenengo solairua: flyschari lotutako gai nagusiak azaltzen dira, hiru areto tematiko handitan banatuta: denbora, bizitza eta klima. Denboraren areto nagusiak flysch-aren eraketa eta denbora geologikoa erregistratzeko modua azaltzen ditu. Bizitzaren aretoak iknofosil eta mikrofosil ugari ditu, baita K/Pg mugari buruzko ikusentzunezko bat ere. Klimaren aretoak Eozeno Paleozenoko berotze handiaren aztarnak erakusten ditu, eta egungo klima-aldaketa eta hark Euskal Kostaldean dituen ondorioak ulertzeko duten balioa erakusten du.

Kokapena

Flyschenea

 
Helbidea
Juan Belmonte Kalea, 21, 20750 Zumaia, Gipuzkoa
ETRS89 koordenatuak
X: 560413
Y: 4794368
Harremanetarako

943 14 31 00
info@algorri.eus

Nola iritsi?

Ibilbideak Flyschenea-tik