Anduetza (Aizkorri-Aratz)
Anduetza parketxeko hezkuntza eskaintza adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (natura-parkearen ezaugarriak, bioaniztasuna, zuhaitz lepatuak, egurra, historia, gaztagintza…). Honatx gure hezkuntza eskaintza:
- Ingurumen hezkuntza - HH
- Ingurumen hezkuntza - LH
- Ingurumen hezkuntza - DBH
- Ingurumen hezkuntza - Batxilergoa
Arantzazu (Aizkorri-Aratz)
Arantzazu parketxean Aizkorri-Aratz natura-parkeko ondarea oinarri duten jarduerak antolatzen dira, herritar guztientzat egokituak. Ingurunearen berri emateaz gainera, gizakia nola bizi izan den eta nola lan egin duen azaltzen dute. Honatx hezkuntza eskaintza:
- Ingurumen hezkuntza - HH
- Ingurumen hezkuntza - LH
- Ingurumen hezkuntza - DBH
- Ingurumen hezkuntza - Batxilergoa
- Egonaldiak Aterpetxean. Esploratzaileak gara gu!
Arditurri (Aiako Harria)
Parketxearen hezkuntza eskaintza adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak eta irteerak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (geologia, meatzaritza, hegaztiak, zuhaitz lepatuak…). Honatx hezkuntza eskaintza:
- Ingurumen hezkuntza - HH
- Ingurumen hezkuntza - LH
- Ingurumen hezkuntza - DBH
- Ingurumen hezkuntza - Batxilergoa
Barandiaran (Aralar)
Barandiaran Museoko hezkuntza eskaintza adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (mitologia, arkeologia, etnografia, euskal kultura…). Honatx hezkuntza eskaintza:
- Ingurumen hezkuntza - HH
- Ingurumen hezkuntza - LH
- Ingurumen hezkuntza - DBH
- Ingurumen hezkuntza - Batxilergoa
Iturraran (Pagoeta)
Iturraranen, HHtik hasita, Batxiler arteko ingurumen heziketa jarduerak eskaintzen dira. Horretaz gain, txango eskaintza zabala dago, ikastetxeei, familiei nahiz elkarteei zuzendua. Fauna eta landaretza, erleen mundua, elikadura, ekosistemak, Agorregiko burdinola eta errotak dira eskaintzak lantzen dituen edukietariko batzuk.
- Ingurumen hezkuntza - Familiak eta ikastetxeak ez diren familientzat
- Ingurumen hezkuntza - HH
- Ingurumen hezkuntza - LH
- Ingurumen hezkuntza - DBH
- Ingurumen Hezkuntza - Batxilergoa
Lizarrusti (Aralar)
Lizarrustiko parketxeko hezkuntza eskaintza, Barandiaran museoarenarekin osagarria dena, adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (natura-parkearen ezaugarriak, bioaniztasuna, arkeologia, etnografia, euskal kultura, mitologia…). Honatx hezkuntza eskaintza: