Talaia Ibilbidea: Deba - Saturraran
Hondarribitik Mutrikuko Saturraran hondartzaraino doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau garai bateko baleazaleek, zelatatzeko, erabiltzen zituzten talaietatik zehar doa eta, hortik zidorraren izena. Itsasoari begira egiten den bide honetan Jaizkibel-Ulia KBEa, Iñurritza Biotopoa, Garate-Santa Barbara KBEa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gurutzatzen dira; baita ere, hainbat hondartza, kala, gotorleku, herri eta auzo. Horregatik, aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko.
Talaia Ibilbidea: Zumaia - Deba

Bizkar ibilbidea: Eibar-Elgeta-Udala
Mutrikutik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugatik doa: Kantauri itsasoa Aizkorri-Arazko Natur Parkearekin lotzen du. Deitura egoera horri zor dio, bidea, mugatik, bizkarrez bizkar baitoa eta Bizkaia izena ere bizkaretik datorrelako. Xenda honetan zehar Arno KBEa igaroko da eta baita industriaguneak ere, lurraldeari hainbat urtetan indarra eman diotenak: aspaldiko gatzagetatik hasita gaur egungo altzairu lantegietaraino, labe garaiak ahaztu gabe.
Bizkar ibilbidea: Mutriku - Eibar

Olatz auzoa
Erraz egin daitekeen ibilbide zirkularra da hau. Olatz, Euskal Kostaldeko Geoparkeko polje bitxia da, bailara itxia alegia, non bertako urak kareharrizko haitzuloetan barrena desagertzen diren. Isidro Deunaren eliza ondoan hasi eta amaitzen den ibilbidean zehar, bertako geologia bereizitasunak ezagutzeko aukera dugu panel ezberdinei esker, baita hainbat elementu etnografiko ere: leizeak, karobiak, estelak, mitologia multzoak...
Mutrikuko Itzulia
Mutrikuko udalerriari bira ematen dion ibilbide honek, itsasoa eta mendia elkartzen ditu, inguruko auzo, herri eta mendietako paisaje aberatsak gure begi aurrean jarriz.
Lili-Goltzibar-Zestoa
Ibilaldi honek Goltzibar haran aberatsan barneratuko gaitu eta Izarraitz mendiaren oinean dauden basoak erakutsiko dizkigu, bitartean gure historiaren aztarnak ezagutzeko aukera eskainiz.
Kilimon Bailara
Haranerreka edo Kilimon bailara oso aberatsa da landaretza eta fauna aldetik, baita aztarna arkeologikoetan; ibilbide lau honetan bertako giro lasaiaz gozatuko dugu.
Tumuluen xenda
Ibilaldi hau Deba eta Urola arroen artean dagoen mendizerratik luzatzen da, bertan daduden aztarna arkeologikoei jarraituz.