Lurraldeko 7 GR nagusiak

GR2016.EU SAREAk, Gipuzkoako 7 GR nagusien bitartez, lurraldean dauden Natur Gune Babestu guztiak lotzen ditu oinez egiteko moduan.

Laburdura frantsesetik dator (Grande Randonnée) eta, Ibilbide Luze esan nahi du. Ibilbide mota horrek etapa desberdinak izaten ditu, izan ere ohikoena da udalerriak edota urruti dauden eskualdeak lotzea.

 

 

Imagen del logo de Donostia San Sebastian 2016

Hondarribitik Mutrikuko Saturraran hondartzaraino doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau garai bateko baleazaleek, zelatatzeko, erabiltzen zituzten talaietatik zehar doa eta, hortik zidorraren izena. Itsasoari begira egiten den bide honetan Jaizkibel-Ulia KBEa, Iñurritza Biotopoa, Garate-Santa Barbara KBEa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gurutzatzen dira; baita ere, hainbat hondartza, senadi, gotorleku, herri eta auzo. Horregatik, aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko.
Ahaztu gabe E9 Europar Ibilbidea ere badela.

Ikusi
 

Etapak

Mutrikutik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugatik doa: Kantauri itsasoa Aizkorri-Arazko Natur Parkearekin lotzen du. Deitura egoera horri zor dio, bidea, mugatik, bizkarrez bizkar baitoa eta Bizkaia izena ere "bizkar"etik datorrelako. Xenda honetan zehar Arno KBEa igaroko da eta baita industriaguneak ere, lurraldeari hainbat urtetan indarra eman diotenak: aspaldiko gatzagetatik hasita gaur egungo altzairu lantegietaraino, labe garaiak ahaztu gabe.

Ikusi
 

Etapak

Epai hitzak esanahi asko ditu, horien artean: mendi tontor eta mozketa: Mendi Ibilbide Luze (GR) honek izena bi horietatik hartzen du. Alde batetik mendi-zerra ugari gurutzatzen direlako eta, bestetik, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko muga honetan hainbat herri-baso daudelako, nondik inguruko biztanleek etxerako egurra, epaitza, mozten duten. Xendan zehar Aralar Natur Parkea, Leitzaran Biotopo Babestua eta Aiako Harria Natur Parkea gurutzatzen dira, Lizarrustitik Hondarribiraino. Nafarroaz gain, Iparraldetik ere igarotzen da ibilbidea.

Ikusi
 

Etapak

Gipuzkoako lurraldeari bira osoa ematen dio ibilbide honek. Bizkaia, Araba eta Nafarroako mugetan ibiliko gara, hainbat paisaje desberdinez gozatuz: Kantauriko itsasertza, ur-mugako mendiak, pagadiak, belardiak, erreka zuloak

Ikusi
 

Etapak

Aralarko eta Aizkorri-Arazko Natur Parkeak lotzen dituen Ibilbide Luze (GR) zirkular honek gaztaren ekoizpenean dauden arlo desberdinak ikusteko aukera ematen du: artaldeek bazkatzen duten zelaietatik hasita, haien esnearekin egindako gazta saltzen den merkatuetaraino. Bidean artzain-txabolak, saroiak, bentak, artzaintzaren eta gaztaren museoak eta artzain eskola aurkitzen dira. Baita ere, artzainen bizitzarekin eta heriotzarekin lotura zuzena duten hainbat megalito. Horretaz gain, burdinola- eta meatze-arrastoak, santutegiak eta elizak eta beste hainbeste giza eraikin ere ikusgai dira.

Ikusi
 

Etapak

Artzainek ardiak maiatzean igotzen dituzte lur garaietara eta urrian jaitsi zonalde epelagoetara, beti animalientzako belar bila. Ibilbide Luze (GR) honen bitartez Lizarrusti, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga, Zarautzekin, Gipuzkoar kostaldearekin, lotzen da artzain-bide horiei jarraika. Altxonbide izenak ere esanahi hori du: Artzainen Bidea. Xenda honen bitartez honako babesguneak lotzen dira: Aralar Natur Parkea (Lizarrusti), Hernio-Gazume KBEa, Pagoeta Natur Parkea eta Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz).

Ikusi
 

Etapak

Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Urumea eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia

Ikusi
 

Etapak

Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz Natur Parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatzen delarik. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek aspaldiko garaien oihartzunak dakartzate; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta.

Ikusi
 

Etapak

Iberiar penintsulako mendikate garrantzitsuenetako bat zeharkatzen duen ibilbide luze honek Gipuzkoan ematen ditu bere lehen (edo azken) urratsak. Kantauri itsasoan hasi eta Hondarribia eta Irungo herri multzoak zeharkatu ondoren, Aiako Harrian gora egingo du, berehala Nafarroan murgiltzeko.

Ikusi
 

Etapak

Ibilbide luze bezain eder honek Aralargo mendilerroari itzulia ematen dio bere inguruan kokatzen diren herri eta herrixka interesgarriak bisitatuz.
Atal honetan Gipuzkoako etapen informazio aurkituko duzu. Nafarroako etapei buruzko informazioa nahi baduzu hemen aurkituko duzu.

Ikusi
 

Etapak

GRT ibilbideak GRak lotzeko erabiltzen diren mugaz gaindiko bide homologatu eta balizatuak dira. GRT honek Pirinioen hegoaldetik doan GR 11 eta iparraldetik doan GR 10 Pirinioen zeharkaldiak lotzen ditu. Horretarako 2. mundu gerran erresistentzia frantsesak eremu okupatuan jausten ziren pilotu aliatuak mugaz beste aldera pasatzeko erabiltzen zuten bidearen zati bat erabiltzen da (Erlaitz-Pitara) gertakari haiek oroitu nahian. Bide hura Urruñan hasi, Endarlatsan Bidasoa gurutzatu eta Erlaitzeraino igo ondoren Oiartzunera jaisten zen. "Comète Sarea" deitu zitzaion laguntza egitura horri. GRT 2ak hegoaldean Erlaitz-Endarlatsa egiten du eta Iparraldean Endarlatsa-Pitarako lepoa.

Ikusi
 

Etapak

Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. Gipuzkoako etapak

Ikusi
 

Etapak

GR 282 Artzantzaren Naturbidea Ibilbideak 485 kmko luzera du eta 19 etapatan egituratua dago. Zeharkatzen dituen eskualde ezberdinen aberastasuna, paisaia aniztasuna, kultura eta ohiturak nabarmentzen ditu. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgos eta Nafarroako bazter berezien arteko lotura kultural eta ekonomikoak sortuz.

Ikusi
 

Etapak