Pasealeku irisgarri hauek ondorengo ezaugarriak dituzte: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita.

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatzen den 1.200 metro luzerako ibilbide irisgarri hau, Arantzazuko Santutegitik abiatzen da eta Gomistegi baserri ingurura iristen da, egun Baserri Eskola. Pasealeku irisgarri honek ondorengo ezaugarriak ditu: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita.

Ikusi
 

Ibilbide irisgarri honek Larraitz auzoa Abaltzisketako hirigunearekin lotzen du. Pasealekuak inprimatutako hormigoi armatuzko lurzorua dauka, inguruko kareharrizko harkaitzaren itxurakoa. Ibilbidean 2 begiratoki daude panel panoramikoekin, Aralar Parke Naturalak eta inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatzeko. Paneletan, inguru honetako gai esanguratsuenak azaltzen dira: artzaintza, etnografia, ornitologia, mitologia,...

Ikusi