PR ibilbideen irizpide berberekin diseinatzen diren ibilbide hauek askoz laburragoak izan ohi dira, hartara era guztietako jendeak egin ahal izan ditzan. Hauen izena, berriz, gaztelaniatik hartu da: Sendero Local hitzetik (Herri Ibilbidea). Askotan ibilbide-mota hauek herrigune baten inguruan gauzatzen dira, herri horren aberastasunak txango eroso baten bitartez ezagutzeko modua izateko.
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa. Peruenezar, bere jaiotetxea, Sara etxea, zendu zen arte urte askotan bizitoki izan zuena, eta Larruntza errota, orain Barandiaran Museo bilakatu dena, aurkitzen dira Barandiaranek hain gogoko zuen ibilbide honetan. Egunero egiten zuen bueltatxoa Gaztiñerreko depositura, ibilbidearen punturik garaienera. Garai bateko herri-bideak, baserriak, baso eta larreak, erreka bazterrak, San Martin eta beste eremu batzuk batzen dira ibilbide erraz, lasai eta eder honetan.
IkusiIbilbide klasiko honek Oñati herriaren ikuspegi ugari eskaintzen dizkigu. Gune historikoan hasi eta baserri auzoetatik pasatzen da, haranaren aberastasun natural eta etnografikoak agerian utziz
IkusiErrenteriako herritik egitea proposatzen den ibilbide labur honetan San Markos gotorlekuraino helduko gara.
IkusiErrenteriako Zamalbide auzoan hasi eta txoko ezkutu asko topatuko ditugu ibilbide errez honetan: hariztiak, atsedenlekuak eta trikuharri eder bat.
IkusiAlkizan hasi eta inguruan sakabanatuta dauden baserrietan zehar ibiliko gara pasio errez bat burutuz.
IkusiIngurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia bat. Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezidorra harriz, goroldioz eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku horiek aintzinako garaiak ekarriko dizkigute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistak ibili ohi ziren bide horietan orain asko ez dela.
IkusiErrepidean pasatzen diren autoen zaratak atzean utzita, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaitu bide honek. Paseatzeko leku ezin aproposagoa bilatuko duzu garai batean animaliek tiratutako bagoneta bat ibiltzen zen bide lau honetan. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko dituzu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko zara.
IkusiAgauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu zoragarri batean sartuko gara. Belardiak, pinudiak, soro eta baratzeak daude han-hemenka ikusten diren baserrien inguruetan. Espero dezagun ez galtzea landak eskaintzen dizkigun postal liluragarri hauek, nahiz eta baserria ogibide zen garai hura gaur egun gainbehera egon.
IkusiAmundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau. Osinberde iturburuko ur garden eta hotzek, Aralar mendilerroko iturbururik garrantzitsuenetakoan jaiotzen direnek, haran honen bizimodua egituratu dute mendeetan zehar. Jaten eta edaten eman die bertako biztanleei, zekalea eta artoa ehotzeko erabili izan da uraren indarra eta azken hamarkada hauetan, berriz, elektrizitatea sortzeko ere bai. Jarduera horien guztien testigu dira bidean aurkituko ditugun presa, zubi, ubide eta errotak.
IkusiArkaka Uraren Interpretazio Zentro eta Arrantza Eskolatik abiatuta, Amundarainerrekaren ibilgurik bortitz eta ezezagunenera hurbilduko gara. Errekak harkaitza moldatuz landu duen arroila ikusten da asfaltozko bide erosotik. Erreka ondoko ertz guztietan nabari da leku honen aberastasun naturala, ibar-basoaren adierazgarri. Aurrera joan ahala, mendiartea estutu eta landaredia itxi egiten da Osinberde ur putzura heldu arte. Goza ezazu lekua, horretarako aukerakoa baita, eta ez ahaztu guztion ardura dela horrela mantentzea.
IkusiGuztiontzat egokitua dagoen ibilbidea da honako hau. Batere maldarik gabe joan gaitezke Larraitztik Abaltzisketa bitartean, Aralarko ikuspegiaz gozatuz. Bidean zehar panel ugari eta animalien irudiak ikus ditzakegu, ume zein helduen gozamenerako.
IkusiIbilbide lasai honek Hernani eta Aiako Harria parke naturala lotzen ditu. Baserri inguruetatik Fagollagara iritsiko gara eta bertatik Urumea ibaiaren zonalde politenetarikoen ondotik Ereñotzura.
IkusiIbilbide honek Urumea ibaiaren ondoan ibili eta Larregain zonaldera igotzeko aukera ematen digu. Ereñotzu eta Fagollaga auzoak ezagutzeko aukera ere izango dugu ibilbide labur bezain eder honetan.
IkusiListorretatik hasi eta gure arbasoen bizimodu eta bizilekuetara hurbiltzen gaitu ibilbide honek. Landarbaso erreka ederraren ondotik, Aitzbitarteko kobez eta Igoingo Lepua II trikuharriaz gozatzeko aukera izango dugu.
IkusiIbilbide labur bezain polit honetan zehar paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Ikuspegiez gain Ozentzioko ermita zaharra eta Elorrietako gaña mairubaratza ere ikusteko aukera ematen digu.
IkusiIbilaldi lasai bezain eder honek inguru hauetan aurki ditzakegun hainbat elurzulo ikusteko aukera ematen digu. Elurretxetik hasi eta bertara bueltatu baino lehen Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeako ikuspegi ezin hobe batez gozatzeko aukera izango dugu.
IkusiIbilaldi honek meatzeen garaietara bueltatzeko aukera ematen digu: Irugurutzetako labeak, trenbidearen plano inklinatuak eta meatzeak dira horren erakusle. Ibilbidearen bereizgarri moduan Aitzondoko ur-jauziaren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.
IkusiNaturaren indarra pertsonen beharretara moldatuta ikusiko duzue funtzionamenduan dagoen Agorregiko burdinola ezagunerako bidean. Alegia, duela lau mende martxan jarritako teknologia jasangarria. Familiarekin egiteko bide aproposa da. Lorategi Botanikoan aurkituko duzue landaretza-aberastasun handia, tokiko espezie ugarietan, baita exotikoetan ere.
IkusiPottokak, betizuak, orkatzak, oreinak... ikusiko ditugu. Pottokak eta betizuak desagertzeko zorian dauden etxeko animaliak dira, basoko fauna izan zena etxekotzearen lekuko biziak. Familia guztiak goza lezake ikuskizuna, etxeko txikienek batez ere. Ibilbidea baso naturalen eta landatuen artetik igarotzen da, eta Laurgaingo santutxoak babesten ditu inguruak.
IkusiZumaiako flyscha liburu geologiko bat da, 50 milioi urte baino gehiagoko historia kontatzen duena. Algorri ibilbidea San Telmo ermitatik abiatu eta, ibili errazean, historia luze honen atal mamitsuenean barneratzen da: Paleozenoa. Han aurkituko ditugu dinosaurioak desagertu ziren garaien aztarnak edo aspaldiko aldaketa klimatikoenak. Denboran zehar atzera egingo dugu urrats bakoitzean, iraganaren detektibe izango gara eta planetaren etorkizunari buruzko gogoetak piztuko zaizkigu.
IkusiElorriagako ibilbide zirkularrean biotopoaren landazabaleko paisaia berdea eta kostaldeko ikusmira bikain bat ezagutuko ditugu: Elorriagako behatokiak eskaintzen duena. Bertan larre gozoak eten egiten dira bat-batean eta ehun metroko labarra amiltzen da itsasoraino. Handik panoramika ezin hobea dago marearteko zabalgunea, Aitxuriko badia eta Pikoteko luizi nabarmenak ikusteko. Leku bikaina da, beraz, itsaslabarren dinamika aktiboa eta kostaldeko ekosistemaren konplexutasuna ulertzeko.
IkusiArantzazuri sona handia eman dizkio arteak eta kulturak. Horrek itzal handia egin izan dio, maiz, santutegiaren kokapen geografikoak tokiari ematen dion indarrari. Ibilbide honetan ikusi daiteke ingurune horren aberastasuna, ikuspegi bikainekin eta zabalekin, natura eta ofizio zaharrak uztartzen dituen ibilbidean.
IkusiGipuzkoan pasabide mitikorik bada, San Adriangoa da (Sandrati) zalantzarik gabe, izan ere, Erdi Aroan bertatik pasatzen zen Gaztela Europarekin lotzen zuen bide nagusia. Diotenez, Espainiako erregeak berak (Karlos I.ak) burua makurtu behar izan zuen bertakoen aurrean. Egun, pasabide honek garai hartan zuen garrantzia estrategikorik ez badu ere, mendian ibilaldi bat egin nahi duenarentzako ezinbesteko tokia da San Adrian.
IkusiApirila eta azaro bitartean, artaldeak eta behorrak egoten dira Garagartzako txabolen inguruan. Ibilbide honetako gune nagusia da Garagartzako saroia. Oskarbi dagoenean ikusgarria da hango ikuspegia. Noski, halako bide batean ezinbestekoa da benta bat. Otsaurten dagoena ezaguna da, eta makina bat istorio kontatuko zizkioten artzainek elkarri, artaldeekin Garagartzan egonaldi luzeak egin aurretik eta ondoren. Oraindik ere, Ultzamako bidetik igotzen dira artzainak aziendekin ardiak eta behorrak udan bazka dezaten.
IkusiIbilbide honek, XIX. mendean Aretxabaletako turismoa bultzatu zuten 2 bainuetxeen inguruko abenturan murgilduko gaitu. Aretxabaletako herri gunean hasi, Otalorako bainuetxea zegoen tokitik, hain zuzen, eta zelai eta baso artetik, Mendiola eta Areantza elizateetara iritsiz.
IkusiElgeta herritik gertu, Intxortako Atearen monumentua dago, errepublika garaian hildako gudarien oroigarria. Historiaz betetako ibilbide erraz honek errepublika garaiko informazioa azaltzen dituen informazio panel desberdinak ditu
IkusiAlbizturgo plazatik abiatuta, haranetik gora joango gara, Nekoralde baserriaren parean errepidea utzi arte. Gaztainondo handi baten ondotik basoan barrena joango gara, Xabier eta Loiola lotzen zituen galtzadatik. Errekaren ondotik jarraituko dugu, pista batera atera arte. Pista zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu. Berriro basora sartzean, bideko harriak ikusiko ditugu. Hortik metro aurrerago Bidaniako errepidera aterako gara eta metro batzuk egin eta berriro ere gurdibide bat hartuko dugu.
IkusiArditurriko meategi inguruak ezagutzeko ibilbidea da, bertako meategietako azpiegiturak eta meazainak lekuan bertan ikus daitezke, garai bateko ustiaketaren lekuko. Ibilbidea Arditurriko parketxean hasten da eta bertan Unailekura doan pistatik abiatuz kanalera iristen gara. Handik bidegorrira jaitsi ondoren Otsamantegi ingurura igotzen gara, eskulturatik igaro ondoren, parketxerantz jaisteko.
IkusiIbilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m), eta herriko kaleetan barrena, pilotaleku ondotik, Ostatu aldera jaisten da (320 m). Aralar Parke Naturala eta Txindoki aurrez aurre dituela, Antxaputzutik Burgomendiko basoan barneratzen da (340 m). Mendixkari buelta emanez, Antxaputzuko errotondan Plazarako bidea hartzen du, bolatoki, aterpetxe, museo, Mandio eta abarren ondotik pasatuz. Ibilbideak zortzi baten forma hartzen du. Ibilbide hau jarraituz, Zeraingo gune urbanoa dotoretzen duten landare apaingarriz gain, Burgomendiko hariztia ezagutuko duzu. Herri kaskoan bertan, hiri handiek hainbeste desio duten birika ekologiko aparta da Burgomendi.
IkusiLanda giro tradizionala ongi gordetzen jakin duen herri txikia da Zerain. Goierri eskualdean dago, Aizkorriko mendi-adarretan. Herri abegitsu hau betidanik egon da nekazaritzari eta burdina, ikatza eta egurra bezalako baliabide naturalen ustiapenari lotuta. Bizimodu tradizional hori nolakoa zen erakusten du, modu atsegin eta dibertigarrian, Zeraingo Parke Kulturalak.
IkusiIbilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m) eta Antxaputzuko errotondan, Burgomendi azpialdean, hartzen du Aizpea aldeko norabidea. Maldan behera Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ingurutik Presagainera (265 m) jaisten da. GI-4262 errepidearen beste aldean, Aizperrekaren albotik, Aizpitta Interpretazio Zentrora (425 m) zuzenean doan oinezko bidea abiatzen da Monumentu izendatutako Burdinaren Mendian barneratuz
IkusiUlia mendia ezagutzeko ibilbide erraza
IkusiIbilbide zirkularra da. Zumaiatik urrundu gabe landa-bideetatik barrena doan ibilaldi atsegin eta erraz honetan, Basustagainako muinora iritsiko gara (74 m). Tontor horretatik Urola ibaiaren azken zatia eta Zumaia bera ikusiko ditugu.
IkusiIbilbide zirkularra da. Bide honek Oikia auzotik Urolaren ibarrera eta Mantzisidor zubira eramango gaitu. Zubi hori mendeetan Urola ibaiaren gaineko azken pasabidea izan zen, ibaia itsasoratu aurretik.
IkusiSarritan gertatzen den moduan, ustez mami gutxi zegoen tokian arakatzen hasi, eta balio handiko altxorrak aurkitu dira. Halaxe gertatu da Legorretako xendetan aurkitutako sendabelarrekin: ibiliaren ibiliaz eta begiak azti, galtzear zeuden belarrak, erremedioak eta ukenduak jaso dira. Herritarren arteko ahozko transmisioa ezinbestekoa izan da bide horretan.
IkusiIbilbide labur honek hainbat sekretu eskaintzen ditu. Ospitale ingurutik hasi eta Kurtzetxikiko Larragain tontorrerako bidean artadi eder bat dago, eta errekuperatutako elurzulo bat. Aukera ematen du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako tontor ezagun batzuen panoramikaz gozatzeko.
IkusiHernio-Gazumen mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, saguzarrak eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria) esate baterako. Espezie hauek eta euren habitatak ezagutzeko bi ibilbide proposatzen dizkizuegu: Askantxoko bira edo Itxuraingo bira.
IkusiErrezilek badu herri gisa ospea ematen dion tokiko produktua, herriaren izen bereko barietatea edo Errezilen bertan Ibarbia bezala ezagutzen dugun sagarra. Bailara honetako baserrietako sagastietan ekoiztu, eta urteen poderioz sortutako sagar barietatea da, mahairako kalitatezko sagarra, gordinik edo erreta jateko. Ibilbide honetan sagar honen sekretuak ezagutuko ditugu.
IkusiHirigunea atzean utzirik, Astigarragako lehen biztanleak bizi ziren kokalekura bideratuko zara. Santiagomendi auzoa bisitatzea ezinbestekoa da Astigarragaren jatorria ezagutu eta garai bateko bizitzan murgiltzeko.
IkusiIbilbide honek Larrauleko ikuspegi orokorra emango dio mendizaleari. Plazatik abiatuta, Txuringadi Errotaren ondotik igarota, Olazar (Ibeltz) burdinola ezagutuko genuke, bide honetan, Usarrabi erreka, egurrezko zubiak erabiliz, behin baino gehiagotan zeharkatuz.
IkusiLeitzaran ibaiaren isurkide nagusia da Ubaran, ez emariagatik, baizik eta uraren aberastasungatik. Leku bare eta lasaia izanagatik, erreka honen ibai-bazterretan errota askok lan egin dute urteetan zehar.
IkusiIbilbide horren bidez, bisitaria inguru horretan dagoen hagin (Taxus baccata) populazio handia ezagutzera animatu nahi da, baita koniferoen eta hostozabalen basoak ezagutzera ere. Azken horietako gehienak 1956tik aurrera egindako baso berritzeetatik datoz. Eta ikusiko dugu hagin eta gorosti oihanpearen agerpena- garapena errazteko eta sortutako zuhaitz azalerak naturalizatzeko, egiten diren baso lanen emaitzak. Kontuan izan behar da orokorrean hagin populazio gazteak badira ere, populazio horien dentsitatea Iberiar Penintsula mailan potentzialtasun handieneko multzoetako bat dela.
IkusiIbilbide honek Andoaingo herrigunea Leitzaran ibarrarekin lotzen du, Lizarkolako edo Arizpeolako zentral elektriko zaharraren ubidea aprobetxatuz. Ibilaldi xume eta erosoa da, bailararen alderdi interesgarriak ezagutzeko aukera ematen duena, Leitzaran ibaiaren Biotopo Babestuaren berezko galeria-basoa, adibidez. Ibilaldi Labur hau Ipar martxa egiteko bide egokia da.
IkusiErrenteriako parke batzuk lotzen dituen ibilbide hau edozein herritarrek oinez disfrutatzeko diseinatu du Urdaburu Mendizale elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Baina ibilbide berri hau, bereziki ¡par Martxa edo Nordic Walking jarduera burutzeko aproposa den kirol instalazio bezala diseinatu da. Maila guztietako kirolariei zuzenduta dagoen bide urbano hau, oztoporik gabekoa eta inklusiboa, Errenteriak dituen kirol aukera guztien artean bat gehiago izango da.
Ikusi