Koateko bidea
Sarritan gertatzen den moduan, ustez mami gutxi zegoen tokian arakatzen hasi, eta balio handiko altxorrak aurkitu dira. Halaxe gertatu da Legorretako xendetan aurkitutako sendabelarrekin: ibiliaren ibiliaz eta begiak azti, galtzear zeuden belarrak, erremedioak eta ukenduak jaso dira. Herritarren arteko ahozko transmisioa ezinbestekoa izan da bide horretan.
Kurtze txikiko bira
Ibilbide labur honek hainbat sekretu eskaintzen ditu. Ospitale ingurutik hasi eta Kurtzetxikiko Larragain tontorrerako bidean artadi eder bat dago, eta errekuperatutako elurzulo bat. Aukera ematen du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako tontor ezagun batzuen panoramikaz gozatzeko.
Murugaingo bira, Dragoiaren bidetik
Ibilbide zirkular hau Murugainera doa, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez dragoiak buztanaz egindako mandobidetik. Gailurrean daude Burdin Aroko herrixka baten aztarnak eta gerra zibileko lubakiak. Gozatu daiteke ere inguruko mendien eta herrien panoramikaz.
Anporretako bira, burdinaren bidea
Ibilbide honek burdinaren aintzinako bideak erakusten dizkigu. Minerala non garbitzen zen eta meatzarien auzoak, hau da, Meatzerreka auzoa ere ezagutuko dugu. Ibilbidea zehar Arrasateko bi tontor ezezagun igotzeko aukera dago, Iturritxipiko gaina eta Epeleko gaina.
Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Etzegarate - Lizarrusti
Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du.
Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Arlaban - Etzegarate
Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. OHARRA: Etapan zehar jateko eta lo egiteko lekurik ez dagoen arren, Urbiako Fonda toki aproposa izan daiteke helburu horietarako.
Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Lizarrusti - Igaratza
Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. OHARRA: Web orri honetan Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugarainoko informazioa ematen da. Nafarroako tarteei buruzko informazioa nahi izan ezkero, hango Mendizale Federazioaren Web orrira bideratu.
Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Maroto - Arlaban
Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. OHARRA: Web orri honetan Gipuzkoa eta Araba arteko mugarainoko informazioa ematen da. Arabako edo Bizkaiko tarteei buruzko informazioa nahi izan ezkero, hango Mendizale Federazioekin jarri harremanetan.