Bilaketaren emaitzak: 194 emaitza lortu dira.
 
IZARRAITZ SAÑUTIK
PR-Gi 214

Izarraizko Bira

"Izarraizko bira" osatzen dute, alde batetik, izen bereko mendikateari magal erdiko altueran itzulia ematen dion ibilbide zirkularrak eta, bestetik, bertara heltzea ahalbidetzen duten hiru loturek; Azpeitikoak, Azkoitikoak eta Zestoakoak. Azkoitiko lotura Azkoitiko Balda plazan hasten da eta Aitzgaña baserri inguruko bidegurutzean elkartzen da zati zirkularrarekin. Zestoako lotura Zestoako Zubiza­rrean hasten da eta Ondarbaso ba­serri inguruko bidegurutzean elkart­zen da zati zirkularrarekin. Azpeitiko lotura berriz, Izarraizko Atea parkean hasten da eta Urreta­ txiki baserri inguruko bidegurutzean elkartzen da zati zirkularrarekin. Lotura nagusi horiez gain, Aitolako aparkalekua/aisialekuak hasiera -­amaiera puntu estrategikoa da, zuzenean ibilbidearen zati zirkularrera batu eta loturak (igoera/jaitsiera handieneko zatiak) ekidin nahi izanez gero

06:10h
Ertaina
17.5km
ALKIZA
SL-Gi 9

Askantxoko saguzarrak

Hernio-Gazumen mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, saguzarrak eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria) esate baterako. Espezie hauek eta euren habitatak ezagutzeko bi ibilbide proposatzen dizkizuegu: Askantxoko bira edo Itxuraingo bira.

01:35h
Erraza
4.2km
HERNIO
PR-Gi 78

Gautxori eta Gurutzeen bidea

Mendia eta natura gustuko duenarentzako aproposa. Denetara 14 km dituen ibilbide zirkularra da, Alkiza eta Hernioko paisaia ederrez gozatuz.

04:35h
Zaila
14.3km
ERREZIL
SL-Gi 48

Sagarraren bidea

Errezilek badu herri gisa ospea ematen dion tokiko produktua, herriaren izen bereko barietatea edo Errezilen bertan Ibarbia bezala ezagutzen dugun sagarra. Bailara honetako baserrietako sagastietan ekoiztu, eta urteen poderioz sortutako sagar barietatea da, mahairako kalitatezko sagarra, gordinik edo erreta jateko. Ibilbide honetan sagar honen sekretuak ezagutuko ditugu.

01:15h
Erraza
3.5km
ASTIGARRAGA
PR-Gi 209

Astigarraga. Ekialdeko Mugarriak

Astigarragan espero ez dituzun gauzak aurkituko dituzu: istorio eta ohitura zaharrak, pertsonaia esanguratsuak... Hemen dituzun ibilbide hauetan barrena aukera duzu, zure kasa, astigartarren pausoetan murgildu eta gure aiton-amonen garaietara bidaia egiteko.

h
Erraza
10.6km
SANTIAGOMENDI
SL-Gi 50

Santiagomendiko ibilbidea

Hirigunea atzean utzirik, Astigarragako lehen biztanleak bizi ziren kokalekura bideratuko zara. Santiagomendi auzoa bisitatzea ezinbestekoa da Astigarragaren jatorria ezagutu eta garai bateko bizitzan murgiltzeko.

01:30h
4.0km
LARRAUL
SL-Gi 45

Olazar (Ibeltz)

Ibilbide honek Larrauleko ikuspegi orokorra emango dio mendizaleari. Plazatik abiatuta, Txuringadi Errotaren ondotik igarota, Olazar (Ibeltz) burdinola ezagutuko genuke, bide honetan, Usarrabi erreka, egurrezko zubiak erabiliz, behin baino gehiagotan zeharkatuz.

02:30h
Erraza
6.5km
ETENETA
PR-Gi 203

Adarramendi inguruko ibilbidea

Adarramendi mendia inguratzen duen ibilbide honek Urnietako historia, natur eta kultur ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute, hala nola: hainbat monumentu megalitiko, goi-mendietako larreak, baso motzak, betizu behiak eta bestelako abereak .

03:10h
Ertaina
8.4km
OINDI
SL-Gi 43

Besabi-Mulisko-Oindi

Familian egiteko ibilbide aproposa da. Ibilbide honi jarraituz gero, Muniskuegañako gentilbaratza ikusgarriaz gozatzeko parada izango duzu, beste monumentu megalitiko ugariren artean. Horretaz gain, Oindiko (Onyiko) gailurrera igoko zara, eta bertatik inguruko herrien zein kantauri kostaldearen ikuspegi panoramikoari argazkia ateratzeko aukera aparta izango duzu.

02:15h
6.6km