Besabi-Mulisko-Oindi
Familian egiteko ibilbide aproposa da. Ibilbide honi jarraituz gero, Muniskuegañako gentilbaratza ikusgarriaz gozatzeko parada izango duzu, beste monumentu megalitiko ugariren artean. Horretaz gain, Oindiko (Onyiko) gailurrera igoko zara, eta bertatik inguruko herrien zein kantauri kostaldearen ikuspegi panoramikoari argazkia ateratzeko aukera aparta izango duzu.
Txakolinaren bidea
Kostaldeko hiru herri, Zumaia, Getaria eta Zarautz, barrualdeko zenbait auzo eta herrirekin lotzen ditu ibilbide zirkular honek, hala nola Urdaneta eta Aizarnazabalekin. Gure ibilbidearen abiapuntua herri horietako edozein izan daiteke, eta nahi dugun norabidea har dezakegu hortik. Belardi, baso eta mahasti txikien artean egingo dugu bidea, eskualdeak txakolingintzan duen tradizioaren lekuko. Gora egingo dugu barrualdera sartu ahala, eta auzo ederrak bisitatuko ditugu bidean, Elkano, Urdaneta, Saiatz, Zubialde eta Oikia, esate baterako. Urola ibaiaren ertzetara ere eramango gaitu bidezidorrak.
Kanaleko bidea
Bizia ematen digun ibai honek energia ere ekarri digu gizakiaren sormenari esker. Kanaleko ibilbide guztian zehar ikusten dugun kolore berde biziak zementu grisarekin kontrastea egite du.
Usabelartzako bidea
Ibilbide honek lehen beste esanahi bat zuten lekuak ikustera gerturatzen gaitu. Zutarriak, artzain-bordak eta elurzulo baten hondakinak ikusteko aukera dugu.
Ubaranen bidetik
Leitzaran ibaiaren isurkide nagusia da Ubaran, ez emariagatik, baizik eta uraren aberastasungatik. Leku bare eta lasaia izanagatik, erreka honen ibai-bazterretan errota askok lan egin dute urteetan zehar.
Artasoko zuhaitz motzen ibilbidea
Erraz egin daitekeen ibilbide eder honetan ezkutuko basoak agertuko zaizkigu. Egonaldi luzeetan lanaldi nekosoak burutzen zituzten ikazkinek berauetan, eskualde hauetako burdinola ugariei erregaia ziurtatzeko, hots, egur-ikatza. Antzinako ikazkintza honek moldatu ditu, zalantzarik gabe, gure basoak.
Pagoetako hagina
Ibilbide honetan aurkitu ahal izango dituzu Pagoetako haginak eta LIFE BACCATA proiektuak zer lan egiten ari den horiek babesteko. Argi gehiago sar dadin basoa bakandu den guneetan, ikusiko dituzu haginak leheneratuta (landare gazteak), baita harekin batera egon ohi diren beste espezie batzuk ere: erratz, gorosti eta elorri zuria.