Hiruerreketa
Deba ibaiaren sorlekura eramaten gaituen ibilbide honetan, bertako landaretzak osatzen duen paisaje dotoreaz gain, Dorleta inguruaz gozatu ahal izango dugu.
Ezkutuko bidea
Aberastasun natural handiak eskaintzen dituen ibilaldi honetan Arantzazuko arroila eta Iturrigorri eta Bellotzako baso-zelaiak ezagutuko ditugu.
Bizkar ibilbidea: Mutriku - Eibar
Mutrikutik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mugatik doa: Kantauri itsasoa Aizkorri-Arazko Natur Parkearekin lotzen du. Deitura egoera horri zor dio, bidea, mugatik, bizkarrez bizkar baitoa eta Bizkaia izena ere "bizkar"etik datorrelako. Xenda honetan zehar Arno KBEa igaroko da eta baita industriaguneak ere, lurraldeari hainbat urtetan indarra eman diotenak: aspaldiko gatzagetatik hasita gaur egungo altzairu lantegietaraino, labe garaiak ahaztu gabe.
Epaipide ibilbidea: Aritxulegi - Behobia
Epai hitzak esanahi asko ditu, horien artean: mendi tontor eta mozketa: Mendi Ibilbide Luze (GR) honek izena bi horietatik hartzen du. Alde batetik mendi-zerra ugari gurutzatzen direlako eta, bestetik, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko muga honetan hainbat herri-baso daudelako, nondik inguruko biztanleek etxerako egurra, epaitza, mozten duten. Xendan zehar Aralar Natur Parkea, Leitzaran Biotopo Babestua eta Aiako Harria Natur Parkea gurutzatzen dira, Lizarrustitik Hondarribiraino. Nafarroaz gain, Iparraldetik ere igarotzen da ibilbidea.
Talaia ibilbidea: Hondarribia - Pasai Donibane
Hondarribitik Mutrikuko Saturraran hondartzaraino doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau garai bateko baleazaleek, zelatatzeko, erabiltzen zituzten talaietatik zehar doa eta, hortik zidorraren izena. Itsasoari begira egiten den bide honetan Jaizkibel-Ulia KBEa, Iñurritza Biotopoa, Garate-Santa Barbara KBEa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gurutzatzen dira; baita ere, hainbat hondartza, kala, gotorleku, herri eta auzo. Horregatik, aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko.
Talaia ibilbidea: Pasai San Pedro - Donostia
Hondarribitik Mutrikuko Saturraran hondartzaraino doan mendi Ibilbide Luze (GR) hau garai bateko baleazaleek, zelatatzeko, erabiltzen zituzten talaietatik zehar doa eta, hortik zidorraren izena. Itsasoari begira egiten den bide honetan Jaizkibel-Ulia KBEa, Iñurritza Biotopoa, Garate-Santa Barbara KBEa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gurutzatzen dira; baita ere, hainbat hondartza, kala, gotorleku, herri eta auzo. Horregatik, aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako natura eta kultura ezagutzeko.
Arrasate-Arantzazu erromesbidea
Aspaldiko erromesbide hau Bedoña (Arrasate), Larrino (Aretxabaleta) eta Urruxola-Arantzazuko (Oñati) lurretatik igarotzen da, Urkuluko urtegiaz gozatzeko aukera eskainiz eta Jaturabe eta Arantzazuko arroilak jarraituz.
Oñati Mendebaldea: Garagaltza auzoari itzulia
Oñati haranaren ikuspegi interesgarri eta ezezaguna erakusten digu ibilaldi honek, herrigunetik hasita Garagaltza auzoko baserri-multzoetara eramaten gaitu, oraindik herri inguruan gelditzen diren azken bidezidor eta burdibideak erabiliz.
Berastegi(Uli)
Mendiz inguraturik baina haran zabal samarrean dagoen Berastegiri nafar kutsua dario, izan ere erreinu zaharrarekin mugakide baita. Ibilbideak herri-guneko txokorik aipagarrienak erakutsiko dizkigu lehenik; gero, ostera, baso-giro hostotsuan sartuko gaitu, hango zuhaitz artean pagondoak nabarmenduko zaizkigularik.