Bilaketaren emaitzak: 183 emaitza lortu dira.
 
URDILLEKO LEPOA
PR-Gi 2007

Zarateko bira

Askorentzat ezezaguna den Tolosako auzo txiki bezain eder honek, ibilbide zoragarria eskaintzen digu Arrubi eta Balerdi mendien magaletan. Hainbat laborantzaz eta baserriz osatutako paisaia dugu Bedaio ingurukoa. Garai bateko herrixken adibide da. Balerdiren itzalpean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduz, Aralarrek Nafarroa aldetik duen ikuspegi bortitz bezain liluragarriaz gozatuko dugu. Azkarate gertuen hartuta Araitz bailara izango dugu parez pare, Zarateko Lepotik. Balerdi mendiaren handitasunak hunkituta, basoetan eta zelaietan barrena eramango gaituen ibilbidean jarraituko dugu.

Bedaio (Tolosa)
02:35h
Erraza
7.4km
SANJ.BAUTISTA
PR-Gi 113

Altzomendi(Altzo)

Altzo Muinok eliza aldean dauzkan baserri bikainen artetik iragan eta gero, maldan gora dezente egiten duen bideari jarraitu eta Altzoko harrobi erraldoiak mendiari egin dion zauriraino joango gara. Artaditxoetan antzinako trikuharriak aurkituko ditugu eta noizean behin panoramika zabalak agertuko zaizkigu gure begien kontsolagarri.

Altzomuño
06:15h
Zaila
17.6km
LASTUR
PR-Gi 118

Kanaleko ibilbidea (Billabona)

Billabonan hasiko dugun ibilbide honen ezaugarririk nagusiena ura da. Lehenik eta behin Lasturgo atsedenlekua gurutzatzen duen errekatxoarengatik, eta gero joan-etorri guztian lagunduko digun ur-kanalarengatik. Ezin aipatu gabe utzi Billabonaren jatorria izan zen Amasa auzo xarmagarria ere bisitatuko dugula.

Billabona
06:30h
Zaila
16.9km
BASAPOTAKO
PR-Gi 119

Aduna-Belkoain

Aduna herrian emango ditugu lehen pausuak eta berehala baso itxian murgilduko gara. Arbola-mota desberdin ugari aurkituko ditugu gure bidean; dena den, azpimarratzekoa da zeharkatuko dugun sekuoia-basoa. Belkoain tontorraren inguruetan aztarnategi arkeologikoak ere topatuko ditugu.

Aduna
01:50h
Erraza
6.3km
JENTILETXETA
PR-Gi 47

Olatz auzoa

Erraz egin daitekeen ibilbide zirkularra da hau. Olatz, Euskal Kostaldeko Geoparkeko polje bitxia da, bailara itxia alegia, non bertako urak kareharrizko haitzuloetan barrena desagertzen diren. Isidro Deunaren eliza ondoan hasi eta amaitzen den ibilbidean zehar, bertako geologia berezitasunak ezagutzeko aukera dugu panel ezberdinei esker, baita hainbat elementu etnografiko ere: leizeak, karobiak, estelak, mitologia multzoak...

Olatz
01:55h
Erraza
6.5km
ATAUN
SL-Gi 2007

Sara ibilbidea

Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa. Peruenezar, bere jaiotetxea, Sara etxea, zendu zen arte urte askotan bizitoki izan zuena, eta Larruntza errota, orain Barandiaran Museo bilakatu dena, aurkitzen dira Barandiaranek hain gogoko zuen ibilbide honetan. Egunero egiten zuen bueltatxoa Gaztiñerreko depositura, ibilbidearen punturik garaienera. Garai bateko herri-bideak, baserriak, baso eta larreak, erreka bazterrak, San Martin eta beste eremu batzuk batzen dira ibilbide erraz, lasai eta eder honetan.

San Gregorio (Ataun)
02:10h
Erraza
7.3km
URKIZUKO BOLALEKUA
PR-Gi 114

Zuloagatik Urkizura (Tolosa)

Tolosako kaletik ekingo diogu txango literario-poetiko honi. Oinez gorantz egin ahala, auzoek eta basoek arinduko dute aldatsaren nekea; gero Lizardiren olerki-zatitxoek gogoraziko digute paraje horren xarma; eta Urkizu auzora hurbiltzean, ikuspegiak zeharo bereganatuko gaitu.

Tolosa
03:30h
Zaila
11.3km
ESKULTURA
PR-Gi 115

Belabietako bidea (Ibarra)

Izaskungo elizatxotik abiaturik, Uzturre tontorra inguratuko dugu ibilera samur eta erosoan. Lehenengo Berastegi aldeko bistek eta gero Tolosa eta Anoetakoek aseta utziko gaituzte.

Ibarra
03:20h
Zaila
10.8km
DOMINIKO KANALA
PR-Gi 1010

Aiako harriko tontorrei bira

Mendizaleentzako hain aproposa den ibilbide luze-polit honek Aiako Harriak osatzen duten hiru gailurrei itzulia ematen die. Bazter hauetako aberastasun naturalek harrituta utziko dute Gipuzkoa zein Nafarroako lurrak igaro beharko dituen ibiltaria.

Elurretxe (Irun)
03:50h
Zaila
11.0km