Eskolore Mandobide
Ibilbide honek Bolibarreko elizate osoa zeharkatzen du, hartara elizateak dituen nekazal inguruneak ezagutu ahal izango ditugu eta baso zoragarriez eta ingurune historikoaz gozatuko dugu. Eskoriatzatik Bolibarrera doan errepideko zubia zeharkatu eta eskuin aldera doan zementuzko pistatik abiatuko gara. Berehala eskuinean dauden eskaileretatik depositu zaharrerantz joango gara. Ibilalditxo baten ostean naturalki sortutako harizti batetik pasako gara.
Oñati Ekialdea: Aloñapeko ibilbidea
Ibilbide klasiko honek Oñati herriaren ikuspegi ugari eskeintzen dizkigu. Gune historikoan hasi eta baserri auzoetatik pasatzen da, haranaren aberastasun natural eta etnografikoak agerian utziz
Erregebide-Bedoña
Ibilbide hau Zubillaga (Oñati) auzorantz doa ospitale ingurutik, Erdi Aroan Gaztela Frantziarekin lotzen zuen Erregebidea hartuta, eta Andramarizurin jarraitzen du Urkulurako bidetik Bedoña azpialdera. Bedoñatik Larragain tontorrera eta berriro ere ospitalera.
Tumuluen xenda
Ibilaldi hau Deba eta Urola arroen artean dagoen mendizerratik luzatzen da, bertan daduden aztarna arkeologikoei jarraituz.
Intxorta-Asentzio
Intxorta eta Gazteluaitz tontorrak eta Asentzio ermita gune nagusi moduan dituen ibilbide honetatik, Bizkaia eta Gipuzkoako mendiak begiztatu daitezke: Udalatx, Anboto, Urkiola etab.
Udala-Besaide
Udala eta Besaide bi bide ezberdinez batzen ditu ibilbide honek, beti ere Udalatxeko maldetan dagoen artadi aberatsari garrantzia emanez.
Oro-Larrino-Urkulu urtegia-Aozaratza
Oro auzoa, Larrino eta Aoazaratza elizateak zeharkatzen dituen ibilaldi hau aukera paregabea da Urkulu urtegiaren inguruak osatzen duen gune naturala ezagutzeko.
Uzarraga-Galartza-Lizarraga-Irimoegi goena
Paisaje ederraz eta naturaz gozatzeaz gain, ibilaldi honek Antzuolako nekazal auzoetan sakabanatuta dauden baserriak ezagutzeko aukera ematen digu.
Larrez larre
Arantzazuri sona handia eman dizkio arteak eta kulturak. Horrek itzal handia egin izan dio, maiz, santutegiaren kokapen geografikoak tokiari ematen dion indarrari. Ibilbide honetan ikusi daiteke ingurune horren aberastasuna, ikuspegi bikainekin eta zabalekin, natura eta ofizio zaharrak uztartzen dituen ibilbidean.