Bilaketaren emaitzak: 49 emaitza lortu dira.
 
PR-3002-01
PR-Gi 3002

Kurutzebarriko itzulia

Aretxabaletako herrigune aktibotik abiatuta, berehala barneratzen da bidea baso, erreka eta haranetan, eta mendialdeko elizate txikiek ematen digute herriaren ikuspegi osoa. Kondaira, natura eta historia konbinatzen dira Kurutzebarriko bidean. Urkulu inguruetako biodibertsitatea aberatsa eta garrantzitsua da, atlantiar landazabaleko paisaia ederraren erdian hegazti mota ugari pausatzen baitira.

Aretxabaleta
06:30h
Zaila
18.8km
UGASTEGIKO SANTA KRUTZ
PR-Gi 3003

Uraren bidea

Oñatiko inguruak ezagutzeko ibilbide konpletoa da Uraren bidea. Naturak eta gizakiek eraikitako hainbat elementu ikus daitezke bidean, baita sai arreak ere. Izan ere, duen fauna eta flora aberatsagatik dago babestua parkea. Lope de Aguirre konkistatzaile ezagunaren eta gogorraren ustezko jaiotetxea ere bidean dago, baita San Miguel herriko zaindariaren omenez eraikitako ermita ere, beraz ez dago buelta ez emateko aitzakiarik, ezta dragoiren bat agertzen bada ere.

Araotz (Oñati)
02:45h
Ertaina
8.0km
IRITEGIKO ITURBURUA
PR-Gi 3004

Kontrabandisten bideak

Urak harriak oharkabean mugitzen eta higatzen dituen moduan aritzen ziren inguruetako kontrabandistak estraperloan, ingurune Karstiko honetan. Koba, bide eta zuhaitz artean ederki moldatzen ziren, bazterrak inork ez bezala ezagutzen baitzituzten. Gaur egun galtzeko arriskurik ez du izango ibiltariak, bidea argi markatua baitago.

Arantzazu (Oñati)
04:45h
Zaila
12.8km
URBIAKO BIDEA
PR-Gi 3006

Urbiako xenda

Arantzazutik Urbiarako tartea bertakoen artean ibilbide aski ezaguna den arren, asko dira bidean aurki daitezkeen altxorrak. Mendi eta baso artean, paisaia benetan ederrak ikus daitezke, hala neguan, nola udan. Gizakiaren historiaren aro ugari lotzen ditu xendak, historiaurreko tumuluetatik hasi eta XX. mendeko arte modernoraino.

Arantzazu (Oñati)
04:00h
Zaila
11.1km
OBAZURTZA
PR-Gi 3007

Aizkorbeko urak jarraituz

Urola Garaiaren muturretako batean gaude eta mendiek jasotzen dituzten uren emariak nahieran doaz haran batera edo bestera. Aizkorbe inguruetan nabarmena da hori, errekatxo eta ubide artean. Urari etekin osoa ateratzen zaio hemen: tokiko pago ederrak elikatzen ditu euriak, eta inguru honetan eraikitako urtegiak hornitzen ditu inguruko biztanleak.

Barrendiola (Legazpi)
04:15h
Zaila
13.7km
APOTZAGAKO HILERRIA
PR-Gi 92

Aretxabaleta-Izurieta-Apotzaga

Ibilbide honetan Aretxabaletako eta Eskoriatzako hainbat elizate zeharkatuko ditugu, baina ibilbidea Aretxabaletan hasi eta amaitzen da

Aretxabaleta
03:00h
Ertaina
9.7km
URKULU
SL-Gi 37

Uretsen bidea

Ibilbide honek, XIX. mendean Aretxabaletako turismoa bultzatu zuten 2 bainuetxeen inguruko abenturan murgilduko gaitu. Aretxabaletako herri gunean hasi, Otalorako bainuetxea zegoen tokitik, hain zuzen, eta zelai eta baso artetik, Mendiola eta Areantza elizateetara iritsiz.

Aretxabaleta
03:00h
Erraza
10.0km
BERGARA
SL-Gi 38

Bergarako gerriko berdea.

Bergara
03:00h
Erraza
9.0km
INTXORTA
SL-Gi 39

Intxortako atea

Elgeta herritik gertu, “Intxortako Atea”ren monumentua dago, errepublika garaian hildako gudarien oroigarria. Historiaz betetako ibilbide erraz honek errepublika garaiko informazioa azaltzen dituen informazio panel desberdinak ditu

Elgeta
01:10h
Erraza
4.0km