Bilaketaren emaitzak: 49 emaitza lortu dira.
 
URBIAKO FONDA
GR 282 E19

Artzantzaren Natur bidea: Mikeleteen etxea-Arantzazu

GR 282 Artzantzaren Naturbidea Ibilbideak 485 kmko luzera du eta 19 etapatan egituratua dago. Zeharkatzen dituen eskualde ezberdinen aberastasuna, paisaia aniztasuna, kultura eta ohiturak nabarmentzen ditu. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgos eta Nafarroako bazter berezien arteko lotura kultural eta ekonomikoak sortuz.

Mikeleteen etxea
04:00h
12.0km
ANBOTOKO IKUSPEGIA
SL-Gi 42

Kurtze txikiko bira

Ibilbide labur honek hainbat sekretu eskaintzen ditu. Ospitale ingurutik hasi eta Kurtzetxikiko Larragain tontorrerako bidean artadi eder bat dago, eta errekuperatutako elurzulo bat. Aukera ematen du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako tontor ezagun batzuen panoramikaz gozatzeko.

Arrasate
03:10h
Ertaina
6.5km
BURDIN AROKO HERRIXKA
PR-Gi 206

Murugaingo bira, Dragoiaren bidetik

Ibilbide zirkular hau Murugainera doa, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez dragoiak buztanaz egindako mandobidetik. Gailurrean daude Burdin Aroko herrixka baten aztarnak eta gerra zibileko lubakiak. Gozatu daiteke ere inguruko mendien eta herrien panoramikaz.

Arrasate
04:15h
Zaila
11.3km
GERRAKO LUBAKIAK
PR-Gi 205

Anporretako bira, burdinaren bidea

Ibilbide honek burdinaren aintzinako bideak erakusten dizkigu. Minerala non garbitzen zen eta meatzarien auzoak, hau da, Meatzerreka auzoa ere ezagutuko dugu. Ibilbidea zehar Arrasateko bi tontor ezezagun igotzeko aukera dago, Iturritxipiko gaina eta Epeleko gaina.

Arrasate
03:25h
Ertaina
11.4km
GORLAKO KANTINA
SL-Gi 44

Pagolako Ubidea

Elosu
02:00h
Erraza
6.4km
URBIAKO FONDA
GR 12 E02

Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Arlaban - Etzegarate

Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. OHARRA: Etapan zehar jateko eta lo egiteko lekurik ez dagoen arren, Urbiako Fonda toki aproposa izan daiteke helburu horietarako.

Arlaban (Leintz-Gatzaga)
14:30h
Zaila
42.8km
ARLABANGO BENTA
GR 12 E01

Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia: Maroto - Arlaban

Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen ibilaldi honek, kantauri eta mediterraneoko isurialdeak banatzen dituzten mendizerrak (Aralar eta Aizkorri - Aratz, beste batzuen artean) ezagutzeko aukera ematen du. OHARRA: Web orri honetan Gipuzkoa eta Araba arteko mugarainoko informazioa ematen da. Arabako edo Bizkaiko tarteei buruzko informazioa nahi izan ezkero, hango Mendizale Federazioekin jarri harremanetan.

Abeta (Leintz-Gatzaga)
01:00h
Erraza
3.2km
PAGOA
PR-Gi 210

Artasoko zuhaitz motzen ibilbidea

Erraz egin daitekeen ibilbide eder honetan ezkutuko basoak agertuko zaizkigu. Egonaldi luzeetan lanaldi nekosoak burutzen zituzten ikazkinek berauetan, eskualde hauetako burdinola ugariei erregaia ziurtatzeko, hots, egur-ikatza. Antzinako ikazkintza honek moldatu ditu, zalantzarik gabe, gure basoak.

Arantzazu
02:15h
Ertaina
5.6km
OÑATI
GR 289 E5

Hartzaren Urratsa Oñati-Bergara

Bosgarren etapa honi Oñatin ekin orduko, aldapan gora egin beharko dugu. Larraña auzoan hasi eta Arranoiatzeko tontorrera iritsi arte, aldazgora ez zaigu gutxituko. Handik eta etapa amaieraraino, ordea, desnibela galtzen joango gara poliki-poliki. Deskargako lepora jaitsi ondoren, “Vascongados” trenbide zaharraren bidea hartuko dugu eta honek Antzuolako Uzarraga auzora eramango gaitu modu erosoan. Antzinako trenbide horri jarraituz, Bergarako herrigune zaharreraino helduko gara.

Oñati
08:20h
Zaila
22.8km