Bilaketaren emaitzak: 16 emaitza lortu dira.
Sl-5002-03.jpg
SL-Gi 5002

Landa eta amildegi handiak

Elorriagako ibilbide zirkularrean biotopoaren landazabaleko paisaia berdea eta kostaldeko ikusmira bikain bat ezagutuko ditugu: Elorriagako behatokiak eskaintzen duena. Bertan larre gozoak eten egiten dira bat-batean eta ehun metroko labarra amiltzen da itsasoraino. Handik panoramika ezin hobea dago marearteko zabalgunea, Aitxuriko badia eta Pikoteko luizi nabarmenak ikusteko. Leku bikaina da, beraz, itaslabarren dinamika aktiboa eta kostaldeko ekosistemaren konplexutasuna ulertzeko.

00:50h
Erraza
2.1km
Pr-5001-02.jpg
PR-Gi 5001

Itsaslabarraren sustraiak

Ibilbide honek biotopoaren alderik ezkutu eta ikusgarrienetara garamatza: Sakonetara eta Mendatara. Zuzen goaz, itsaslabarren ertzetik, behatokietatik ikusmira ederrak aurkituz: kala txikiak, harkaitz zuriko hormak, ur-jauziak eta Kantauri osoko marearteko zabalgune handienetako bat. Itsasoaren indarrak gure kostaldeko harribitxi geomorfologikorik ikusgarriena zizelatu du hemen, amets egiteko paisaia, biotopoaren natura - ondarearen erakusleiho aparta.

01:55h
Erraza
5.5km
Sallobente ermita
PR-Gi 156

Sallobentako sekretuak

Proposatzen dizugun ibilaldi eroso honekin Elgoibarko beste txoko batzuetako sekretuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Herri zeharo industrialean egon arren, baserri-giroari eutsio dioten bi auzo bisitatuko ditugu:Sallobente edo Ermuaran eta San Roke.

02:40h
Zaila
11.7km
EKAIN
GR 286 E01

Araindarri ibilbidea: Zumaia - Loiola

Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz Natur Parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatzen delarik. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek aspaldiko garaien oihartzunak dakartzate; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta.

08:45h
Zaila
25.0km
ATXOLIN
GR 285 E01

Mendibai ibilbidea: Elgoibar - Azpeitia

Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.

11:20h
Zaila
29.9km
KARAKATE (MUNETA)
PR-Gi 94.1

Mendaroko lotura

Laburpena

01:30h
Zaila
4.5km
16 emaitza lortu dira: 10 - 16 erakusten.