Landa eta amildegi handiak
Elorriagako ibilbide zirkularrean biotopoaren landazabaleko paisaia berdea eta kostaldeko ikusmira bikain bat ezagutuko ditugu: Elorriagako behatokiak eskaintzen duena. Bertan larre gozoak eten egiten dira bat-batean eta ehun metroko labarra amiltzen da itsasoraino. Handik panoramika ezin hobea dago marearteko zabalgunea, Aitxuriko badia eta Pikoteko luizi nabarmenak ikusteko. Leku bikaina da, beraz, itsaslabarren dinamika aktiboa eta kostaldeko ekosistemaren konplexutasuna ulertzeko.
Itsaslabarraren sustraiak
Ibilbide honek biotopoaren alderik ezkutu eta ikusgarrienetara garamatza: Sakonetara eta Mendatara. Zuzen goaz, itsaslabarren ertzetik, behatokietatik ikusmira ederrak aurkituz: kala txikiak, harkaitz zuriko hormak, ur-jauziak eta Kantauri osoko marearteko zabalgune handienetako bat. Itsasoaren indarrak gure kostaldeko harribitxi geomorfologikorik ikusgarriena zizelatu du hemen, amets egiteko paisaia, biotopoaren natura - ondarearen erakusleiho aparta.
Sallobentako sekretuak
Proposatzen dizugun ibilaldi eroso honekin Elgoibarko beste txoko batzuetako sekretuak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Herri zeharo industrialean egon arren, baserri-giroari eutsi dioten bi auzo bisitatuko ditugu:Sallobente edo Ermuaran eta San Roke. KONTUZ! Azkenaldian inguruko pinudiak ateratzeko lanen ondorioz Elgoibarko Basartesoroeta baserritik Sallobente ermitarainoko bidean ez dago oinezkoak ibiltzeko moduan. Egoera konpontzeko lanean ari gara
Araindarri ibilbidea: Zumaia - Loiola
Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz Natur Parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatzen delarik. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek aspaldiko garaien oihartzunak dakartzate; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta.
Mendibai ibilbidea: Elgoibar - Azpeitia
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.