Oiartzundik Aiako Harrira
Oraingoan Oiartzungo kale aldetik Aiako Harri ingurura joko dugu poliki-poliki, bidean pagadi eta harizti atseginak eta historiaurreko aztarna arkeologiko ugari aurkituz
Aldurako itzulia
Ondorengo ibilbide hau eginez, baso-sail zoragarri batean murgilduko gara Errenteriako udalerritik atera gabe.
Urdabururi itzulia
Oraingo honetan Errenteria aldean hain kutuna den Urdaburu mendi-tontorrari itzulia emango diogu, bide batez baso itzaltsuetako freskotasunaz gozatuz.
Errenteriatik Aiako Harrira
Ibilbide luze honetan Errenteriako herriak eskaintzen dizkigun kontraste nabarmenez ohartuko gara: herri-gune industrialetik irten eta pixkanaka landa-eremu zabal eta txukunak zeharkatuko baititugu, azkenik Listorretako atsedenleku patxadatsuan bukatzeko.
San Marcos
Errenteriako herritik egitea proposatzen den ibilbide labur honetan San Markos gotorlekuraino helduko gara.
Txoritokieta
Errenteriako Zamalbide auzoan hasi eta txoko ezkutu asko topatuko ditugu ibilbide errez honetan: hariztiak, atsedenlekuak eta trikuharri eder bat.
Ugaldetxoko basoak
Ugaldetxotik hasi eta Lizarregiko zabala eta Untzegiko lepoa lotzen ditu ibilbide honek. Besteak beste, Oberango pagadi ikusgarria eta Añarbeko ikuspegi paregabea topatuko ditugu bidean. Urdaburu mendira igotzeko aukera ere izango dugu bidean zehar!
Igoringo trikuharriak
Epeletik hasi eta Igoringo lepoa, Akola eta Larregain lotzen ditu ibilbide honek. Inguru naturalaz eta gure arbasoen aztarnetaz gozatzeko aukera paregabea.
Aiako Harriko bihotza
Aiako Harria parkeko bihotzean murgilduko gara ibilaldi zirkular honetan zehar. Batetik, zonalde garaiak zeharkatuko ditugu, Zaraiako tontorrak kasu eta, bestetik, ibai inguruak igaroko ditugu. Honenbestez, ekosistema desberdinez gozatzeko aukera izango dugu.