Artikutzako trenbide zaharra
Artikutzako trenbide zaharrean zehar ibiliko gara txango honetan. Oiartzungo Karrika auzoan hasi eta poliki-poliki igotzen joango gara, errekako inguru paregabeak eta baserri ugari igaro ondoren. Tren zaharraren zubi eta plano inklinatuak atzean utzi eta Bianditzko lepo azpiko tunela zeharkatuko dugu, ondoren Eskasko Artikutzako sarrera iristeko.
Tornola errekako iturburua
Ibilaldi honek, Arritxulo aterpetik hasita, parkeko ibai garrantzitsuenetarikoen iturburuak ezagutzeko aukera emango du. Pagadi ikusgarrietan zehar ura izango dugu bidelagun. Aldi berean, Oiartzungo landa ingurunea eta bertako baserri paregabeak ezagutzeko aukera izango dugu ibilbide honetan.
Arditurriko meategiak
Arditurriko interpretazio zentrotik irten eta historian zehar ibilaldi bat egingo dugu. Arditurri ibaian gora, meatzeen aztarnak ikusiaz, Unailekura iritsiko gara. Handik, Aiako Harriko tontorren mendebaldeko magal osoa igaroko dugu, berriz ere erromatar garaiko meatzetara jaitsi aurretik.
Meazuriko bira
Erlaitzeko informazio puntutik hasita ibilbide honek mendiaren bi magalak ezagutzeko aukera ematen digu. Iparraldeko magalean Meazuriko meatzeen aztarnak eta Aitzondoko ur-jauziaren ikuspegi ederra ikusteko aukera izango ditugu. Hegoaldean, bestalde, Pagogainatik pasako gara, beti ere Aiako Harriko tontorrak zaindari ditugula.
Hernanitik Aiako Harrira
Ibilbide lasai honek Hernani eta Aiako Harria parke naturala lotzen ditu. Baserri inguruetatik Fagollagara iritsiko gara eta bertatik Urumea ibaiaren zonalde politenetarikoen ondotik Ereñotzura.
Sagarraren bidea
Ibilbide honek Urumea ibaiaren ondoan ibili eta Larregain zonaldera igotzeko aukera ematen digu. Ereñotzu eta Fagollaga auzoak ezagutzeko aukera ere izango dugu ibilbide labur bezain eder honetan.
Arbasoen aztarnak
Listorretatik hasi eta gure arbasoen bizimodu eta bizilekuetara hurbiltzen gaitu ibilbide honek. Landarbaso erreka ederraren ondotik, Aitzbitarteko kobez eta Igoingo Lepua II trikuharriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Elorrietako kaskoa
Ibilbide labur bezain polit honetan zehar paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Ikuspegiez gain Ozentzioko ermita zaharra eta Elorrietako gaña mairubaratza ere ikusteko aukera ematen digu.
Elurzuloen bidea
Ibilaldi lasai bezain eder honek inguru hauetan aurki ditzakegun hainbat elurzulo ikusteko aukera ematen digu. Elurretxetik hasi eta bertara bueltatu baino lehen Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeako ikuspegi ezin hobe batez gozatzeko aukera izango dugu.