Aitzondoko ur-jauzia
Ibilaldi honek meatzeen garaietara bueltatzeko aukera ematen digu: Irugurutzetako labeak, trenbidearen plano inklinatuak eta meatzeak dira horren erakusle. Ibilbidearen bereizgarri moduan Aitzondoko ur-jauziaren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.
Arditurriko bira
Arditurriko meategi inguruak ezagutzeko ibilbidea da, bertako meategietako azpiegiturak eta meazainak lekuan bertan ikus daitezke, garai bateko ustiaketaren lekuko. Ibilbidea Arditurriko parketxean hasten da eta bertan Unailekura doan pistatik abiatuz kanalera iristen gara. Handik bidegorrira jaitsi ondoren Otsamantegi ingurura igotzen gara, eskulturatik igaro ondoren, parketxerantz jaisteko.
Comète Sarea (GR 11-GR 10 Lotura)
GRT ibilbideak GRak lotzeko erabiltzen diren mugaz gaindiko bide homologatu eta balizatuak dira. GRT honek Pirinioen hegoaldetik doan GR 11 eta iparraldetik doan GR 10 Pirinioen zeharkaldiak lotzen ditu. Horretarako 2. mundu gerran erresistentzia frantsesak eremu okupatuan jausten ziren pilotu aliatuak mugaz beste aldera pasatzeko erabiltzen zuten bidearen zati bat erabiltzen da (Erlaitz-Pitara) gertakari haiek oroitu nahian. Bide hura Urruñan hasi, Endarlatsan Bidasoa gurutzatu eta Erlaitzeraino igo ondoren Oiartzunera jaisten zen. "Comète Sarea" deitu zitzaion laguntza egitura horri. GRT 2ak hegoaldean Erlaitz-Endarlatsa egiten du eta Iparraldean Endarlatsa-Pitarako lepoa.
Mendibai ibilbidea: Tolosa - Ereñotzu
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria,) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.
Mendibai ibilbidea: Ereñotzu - Behobia
Gipuzkoako ibilbide sarean luzeena eta gogorrena den mendi Ibilbide Luze (GR) honek Elgoibar Hondarribiarekin lotzen du hiru maratoiko distantzia batean. Xendan zehar Gipuzkoako bost ibai garrantzitsuenak (Deba, Urola, Oria, Leitzaran eta Bidasoa) eta hainbat mendizerra (Karakate-Irukurutzeta, Izarraitz KBEa, Ernio-Gazume KBEa, Adarra, Aiako Harria) gurutzatzen dira Gipuzkoako lurraldearen barnealdetik. Ezaugarri horiek garbi uzten dute ibilbidearen izenaren esanahia.
Informazioa etaparena da. Tracka Hendaiako porturaino luzatzen da bertan barkua hartu nahi duenarentzat. Modu horretan errepide gutxiago zapaltzen baita.
Astigarraga. Ekialdeko Mugarriak
Astigarragan espero ez dituzun gauzak aurkituko dituzu: istorio eta ohitura zaharrak, pertsonaia esanguratsuak... Hemen dituzun ibilbide hauetan barrena aukera duzu, zure kasa, astigartarren pausoetan murgildu eta gure aiton-amonen garaietara bidaia egiteko.
Santiagomendiko ibilbidea
Hirigunea atzean utzirik, Astigarragako lehen biztanleak bizi ziren kokalekura bideratuko zara. Santiagomendi auzoa bisitatzea ezinbestekoa da Astigarragaren jatorria ezagutu eta garai bateko bizitzan murgiltzeko.
Adarramendi inguruko ibilbidea
Adarramendi mendia inguratzen duen ibilbide honek Urnietako historia, natur eta kultur ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute, hala nola: hainbat monumentu megalitiko, goi-mendietako larreak, baso motzak, betizu behiak eta bestelako abereak .