Bilaketaren emaitzak: 39 emaitza lortu dira.
MUTILOA
PR-Gi 60

Mutiloa-Liernia-Mañastegi-Mutiloa

Burnia garraiatzeko erabiltzen zen karril zaharra aprobetxatuz, Mutiloako herria ederki ezagutu dezakegu, Liernia eta Mañastegi inguruko ikuspegiaz gozatuz.

02:00h
Erraza
7.3km
LIZARRUSTIKO PARKETXEA
SL-Gi 2004

Allekoko bira

Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia...Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezidorra harri, goroldio eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku horiek aintzinako garaiak ekarriko dizkigute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistas ibili ohi ziren bide horietan orain asko ez dela.

01:00h
Ertaina
3.2km
LAREOKO URTEGIA
SL-Gi 2005

Lareo ibilbidea

Errepidean pasatzen diren autoen zaratak atzean utzita, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaitu bide honek. Paseatzeko leku ezin aproposagoa bilatuko duzu garai batean animaliek tiratutako bagoneta bat ibiltzen zen bide lau honetan. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko dituzu bidean. Eta, azkenik, Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko zara.

02:10h
Erraza
6.9km
LAREO URTEGIA 2
SL-Gi 2006

Sara ibilbidea II

Agauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu zoragarri batean sartuko gara. Belardiak, pinudiak, soro eta baratzeak daude han-hemenka ikusten diren baserrien inguruetan. Espero dezagun ez galtzea landak eskaintzen dizkigun postal liluragarri hauek, nahiz eta baserria ogibide zen garai hura gaur egun gainbehera egon.

00:30h
Erraza
1.9km
ZALDIBIKO PERRATOKIA
SL-Gi 2008

Amundarainerreka ibilbidea

Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau. Osinberde iturburuko ur garden eta hotzek, Aralar mendilerroko iturbururik garrantzitsuenetakoan jaiotzen direnek, haran honen bizimodua egituratu dute mendeetan zehar. Jaten eta edaten eman die bertako biztanleei, zekalea eta artoa ehotzeko erabili izan da uraren indarra eta azken hamarkada hauetan, berriz, elektrizitatea sortzeko ere bai. Jarduera horien guztien testigu dira bidean aurkituko ditugun presa, zubi, ubide eta errotak.

01:00h
Erraza
3.9km
OSINBERDE
SL-Gi 2009

Osinberde ibilbidea

Arkaka Uraren Interpretazio Zentro eta Arrantza Eskolatik abiatuta, Amundarainerrekaren ibilgurik bortitz eta ezezagunenera hurbilduko gara. Errekak harkaitza moldatuz landu duen arroila ikusten da asfaltozko bide erosotik. Erreka ondoko ertz guztietan nabari da leku honen aberastasun naturala, ibar-basoaren adierazgarri. Aurrera joan ahala, mendiartea estutu eta landaredia itxi egiten da Osinberde ur putzura heldu arte. Goza ezazu lekua, horretarako aukerakoa baita, eta ez ahaztu guztion ardura dela horrela mantentzea.

01:10h
Erraza
3.4km
PR-Gi 2001tik ikuspegia
PR-Gi 2001

Nafar bideak

Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugaren hurbiltasunak garai batean bide hauetan izan ohi ziren joan-etorriak ekarriko dizkigu gogora. Baso hauetako bideetan zehar garraiatzen ziren mugaren bi aldeetara kostaldeko eta barruko lurretan ekoizten ziren gaiak. Estraperlistak, lapurrak, mandazainak eta gurdizainak, mikeleteak eta arielak ibili izan dira bide hauek urratzen Erdi-Aroko garaietatik gaurdaino. Ibilera horien testigu galtzada, bidezidor, mikelete-etxe, zubi, babes-leku, ariel-etxe eta abar aurkituko dituzu bidean.

03:35h
Zaila
9.4km
BARANDIARAN BERRI
PR-Gi 2002

Intsustiko itzulia

Labur esanda, ibilbidea atsegina dela esan daiteke. Ataungo Domoa deritzan egitura geologikoaren inguruan egiten da ibilbide hau. Baserrietatik hurbil dauden baso eta belardiek osatzen dute paisaia, Aralar eta Txindoki aurrez aurre. Miresgarria da nolako pendizetan eta nolako lanak eginez atera duten bizimodua gure baserritarrek eta zeinen baserri ikusgarriak eraiki dituzten lur zail eta gogor hauek landuz eta moldatuz.

04:15h
Zaila
12.7km
ARKAKA ATSEDENLEKUA
PR-Gi 2003

Arkaka - Lareo ibilbidea

Aralarren baliabideak anitzak dira, eta ura da eremu karstiko honen ezaugarririk garrantzitsuena. Aralar ur depositu handi bat da akuifero, lurpeko zein lurrazaleko erreka, iturburu eta guzti. Gizakia uraz baliatu izan da oinarrizko beharrak asetzeko ez ezik, beste behar batzuetarako ere: alea xehatzeko eta energia sortzeko, adibidez. Azken gizaldietan horretarako sortu diren egitura garrantzitsuak ikusteko parada izango dugu ibilaldi honetan: Arkakako zentral hidroelektrikoa eta bertako ur lamina, Intsustiko iturria, Nafarriturriko uraska eta Lareo urtegia.

04:05h
Zaila
12.9km
39 emaitza lortu dira: 10 - 18 erakusten.