Hiru Tenpluen ibilbidea / Ignaziotar Bidea
San Ignazio Loiolakoaren pausoei jarraikiz, GR-120 ibilbideak aukera polita eskaintzen digu Loiola eta Arantzazu arteko bidea Antioko Baselizan barrena egiteko. Bide horri Hiru Tenpluen Ibilbidea esaten zaio. Ibilbideak Urola Kostako, Goierriko eta Debagoieneko inguru eta bazter ederrak zeharkatu eta eskualdeko hiru monumentu adierazgarriak lotzen ditu: Loiolako Santutegia (Azpeitia), Antioko Baseliza (Zumarraga) eta Arantzazuko Santutegia, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatua.
Altxonbide ibilbidea: Bidegoian - Zaldibia
Artzainek ardiak maiatzean igotzen dituzte lur garaietara eta urrian jaitsi zonalde epelagoetara, beti animalientzako belar bila. Ibilbide Luze (GR) honen bitartez Lizarrusti, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga, Zarautzekin, Gipuzkoar kostaldearekin, lotzen da artzain-bide horiei jarraika. Altxonbide izenak ere esanahi hori du: Artzainen Bidea. Xenda honen bitartez honako babesguneak lotzen dira: Aralar Natur Parkea (Lizarrusti), Hernio-Gazume KBEa, Pagoeta Natur Parkea eta Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz).
Arama-Altzagarate-Arama
Gipuzkoan lehendabizi homologatu zen ibilbide honek, N-1 zaratatsutik abiatuta, berehala lasaituko gaituen Txindoki aldeko panoramika paregabeak eskainiko dizkigu, era errazean eta aldapa handirik igo gabe.
Epaipide ibilbidea: Lizarrusti - Amezketa
Epai hitzak esanahi asko ditu, horien artean: mendi tontor eta mozketa: Mendi Ibilbide Luze (GR) honek izena bi horietatik hartzen du. Alde batetik mendi-zerra ugari gurutzatzen direlako eta, bestetik, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko muga honetan hainbat herri-baso daudelako, nondik inguruko biztanleek etxerako egurra, epaitza, mozten duten. Xendan zehar Aralar Natur Parkea, Leitzaran Biotopo Babestua eta Aiako Harria Natur Parkea gurutzatzen dira, Lizarrustitik Hondarribiraino. Nafarroaz gain, Iparraldetik ere igarotzen da ibilbidea.
Aralarko Itzulia: Arkaka - Lizarrusti
Ibilbide luze bezain eder honek Aralargo mendilerroari itzulia ematen dio bere inguruan kokatzen diren herri eta herrixka interesgarriak bisitatuz.
Aralarko itzulia: Betelu - Arkaka
Ibilbide luze bezain eder honek Aralargo mendilerroari itzulia ematen dio bere inguruan kokatzen diren herri eta herrixka interesgarriak bisitatuz.
Sara ibilbidea
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa. Peruenezar, bere jaiotetxea, Sara etxea, zendu zen arte urte askotan bizitoki izan zuena, eta Larruntza errota, orain Barandiaran Museo bilakatu dena, aurkitzen dira Barandiaranek hain gogoko zuen ibilbide honetan. Egunero egiten zuen bueltatxoa Gaztiñerreko depositura, ibilbidearen punturik garaienera. Garai bateko herri-bideak, baserriak, baso eta larreak, erreka bazterrak, San Martin eta beste eremu batzuk batzen dira ibilbide erraz, lasai eta eder honetan.
Lazkao-Iramendi
Lazkao herria protagonista duen ibilbide honetan lehenengo herri-gunea zeharkatuko dugu, jarraian baserri-giroan barneratzeko. Ikuspegi ederrak azalduko zaizkigu ibilbide honen zatirik gehientsuenetan.
Mandubia-Larrarte-Garin-Astigarreta-Mandubia
Garai batean ibiltari ugari igarotzen ziren Mandubia edo Beasaingo norabidean, gure geografian ahaztuta gelditu dira Garin eta Astigarreta auzoetatik. Mandubiatik Murumendirantz ere bide inportantea abiatzen zen. Bide zahar hauetatik igarotzen da proposatzen dugun ibilbide hau.