Aizpeako meategira
Ibilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m) eta Antxaputzuko errotondan, Burgomendi azpialdean, hartzen du Aizpea aldeko norabidea. Maldan behera Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ingurutik Presagainera (265 m) jaisten da. GI-4262 errepidearen beste aldean, Aizperrekaren aldemenetik, Aizpitta Interpretazio Zentrora (425 m) zuzenean doan oinezko bidea abiatzen da Monumentu izendatutako Burdinaren Mendian barneratuz
Altxonbide ibilbidea: Zaldibia - Lizarrusti
Artzaiek ardiak maiatzean igotzen dituzte lur garaietara eta urrian jaitsi zonalde epelagoetara, beti animalientzako belar bila. Ibilbide Luze (GR) honen bitartez Lizarrusti, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga, Zarautzekin, Gipuzkoar kostaldearekin, lotzen da artzain-bide horiei jarraika. Altxonbide izenak ere esanahi hori du: Artzainen Bidea. Xenda honen bitartez honako babesguneak lotzen dira: Aralar Natur Parkea (Lizarrusti), Hernio-Gazume KBEa, Pagoeta Natur Parkea eta Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz).
Araindarri (Hiru Templuen) ibilbidea: Antio - Brinkola
Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz Natur Parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatzen delarik. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek aspaldiko garaien oihartzunak dakartzate; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta.