Bilaketaren emaitzak: 32 emaitza lortu dira.
LASTUR
PR-Gi 118

Kanaleko ibilbidea (Billabona)

Billabonan hasiko dugun ibilbide honen ezaugarririk nagusiena ura da. Lehenik eta behin Lasturgo atsedenlekua gurutzatzen duen errekatxoarengatik, eta gero joan-etorri guztian lagunduko digun ur-kanalarengatik. Ezin aipatu gabe utzi Billabonaren jatorria izan zen Amasa auzo xarmagarria ere bisitatuko dugula.

06:30h
Zaila
16.9km
BASAPOTAKO
PR-Gi 119

Aduna-Belkoain

Aduna herrian emango ditugu lehen pausuak eta berehala baso itxian murgilduko gara. Arbola-mota desberdin ugari aurkituko ditugu gure bidean; dena den, azpimarratazekoa da zeharkatuko dugun sekuoia-basoa. Belkoain tontorraren inguruetan aztarnategi arkeologikoak ere topatuko ditugu.

01:50h
Erraza
6.3km
URKIZUKO BOLALEKUA
PR-Gi 114

Zuloagatik Urkizura (Tolosa)

Tolosako kaletik ekingo diogu txango literario-poetiko honi. Oinez gorantz egin ahala, auzoek eta basoek arinduko dute aldatsaren nekea; gero Lizardiren olerki-zatitxoek gogoraziko digute paraje horren xarma; eta Urkizu auzora hurbiltzean, ikuspegiak zeharo bereganatuko gaitu.

03:30h
Zaila
11.3km
ESKULTURA
PR-Gi 115

Belabietako bidea (Ibarra)

Izaskungo elizatxotik abiaturik, Uzturre tontorra inguratuko dugu ibilera samur eta erosoan. Lehenengo Berastegi aldeko bistek eta gero Tolosa eta Anoetakoek aseko dute gure edermina.

03:20h
Zaila
10.8km
ALBIZTURGO LABADEROA
PR-Gi 81

Albizturgo bideak

Albizturgo herriaren kokaleku den kare-haitzezko bailaratxotik zehar itzuli bat da honako hau. Lehenengo zatian ondo mantendutako herri-kaskoa bera eta inguruko baserriak dira aipagarrienak eta, gorantz goazen heinean, basoak sortzen dituen txokotxoek liluratuko gaituzte.

03:15h
Ertaina
9.5km
TXINDOKI ZIRIGARATETIK II
PR-Gi 2004

Ausa - Gaztelu ibilbidea

Ibilbide honek gerturatuko gaitu Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara, Larraitzeko aisialdi gunetik ez oso urrun eta, bide batez, beste garai batzuetara ere bai. XIII. mendean eraiki zen gotorleku itxurako egitura hau, zelatari edo zaindari postu bat zen Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko mugan. Artxiboko dokumentuetan ageri denez, azienda nafarrak bazkatzen ziren garai haietan Aralarko barrutietan, eta Gaztelako indarrak sartzen ziren haiek bahitzera. Talaiatik, adarren soinua baliatuz, abisua ematen zen aziendak bildu eta toki lasaiago batzuetara erretiratzeko. Panoramika zoragarria da.

03:40h
Zaila
10.7km
TXINDOKI ZIRIGARATETIK
PR-Gi 2005

Txindoki ibilbidea

Aralarko paisaia desberdinak topatuko ditugu ibilaldi luze bezain zoragarri honetan. San Martingo elizatik abiatuta, baserri ingurunetik igaroko gara lehendabizi eta Larraitzko aisia-gunea atzean utzita, Txindoki mendiaren lehen aldatzetan, Goierri eta Tolosaldea bailarak irekiko zaizkigu parez pare: herribildu txikiak, baserriak, soroak eta Ibiur urtegia. Txindokira hurbildu ahala, goiko larreak agertuko zaizkigu, eta paisaiaz gozatuko dugu; lizarrez inguratutako artzain bordak eskorta eta guzti. Azkenik, behera egingo dugu baso bideetan barrena, pinudi eta harizti artean.

06:00h
Zaila
15.1km
ARRITZAGA
PR-Gi 2006

Meatze bidea

Bertako jendeak Mina bidea deritzo harkaizti malkartsu hauetan irekitzen den bide estu honi. Mendeetan meatzaritza zeharo garrantzitsua izan zen amezketarrentzat. 1732an hasi ziren Arritzagako meatzeak ustiatzen eta XX. mendera arte jarraitu zuten. Bada dokumenturik esaten duenik, ustiapen garairik onenetan 300 pertsona inguru biltzen zirela Arritzagako lan horietara. Eliza eta apaiza ere ba omen zituzten bertan. Aurrean duzun bide honetan barrena mugitzen zen jendea, bertatik garraiatzen zituzten elikagai eta beharrezko zuten generoa. Bertatik ekartzen zuten lurretik ateratako minerala. Hainbat eta hainbat baliabide aurki ditzakezu bidean, zoaz arretaz Arritzagako errekaren ibilguari jarraiki eta gune paregabe honetaz gozatzeko aukera izango duzu.

02:20h
Zaila
5.4km
ABALTZISKETA
SL-Gi 2001

Larraitzeko ibilbide irisgarria

Guztiontzat egokitua dagoen ibilbidea da honako hau. Batere maldarik gabe joan gaitezke Larraitztik Abaltzisketa bitartean, Aralarko ikuspegiaz gozatuz. Bidean zehar panel ugari eta animalien irudiak ikus ditzakegu, ume zein helduen gozamenerako.

00:25h
Erraza
1.5km
32 emaitza lortu dira: 10 - 18 erakusten.